2014/02/19

3D DISEINUA: BLENDER eta "tximeleta efektua"

3D Diseinua lantzen hasi gara Diseinua 3. DBH-ko hautazkoan. Tximeleta efektu delako zirkuitu interaktiboa egitean datza proiektuaren xedea. 3D eremua oso zabala da. Puntuarekin hasi, zuzenak lortu, ertzak kasu, eta planoarekin josten hasi arte. Planoak ardatzetan biderkatu eta hiru ardatzeko mundu mugaezina irudikatu arte: x, y, z ardatzak, xy planoak, etab.

Blender software librea erabiltzen ari gara. Python-en oinarrituta. Oso indartsua, dinamikoa, azkarra, beste software libreekin interaktiboa(Gimp, Inkscape, Openshot,...) eta etengabe komunitateak garatutakoa.



3D Diseinuan 3 eremu jorratzen ditugu. Batetik, 3D formak eta testurak. Bestetik, 3D Espazioa eta argiztatzea. Azkenik, 3D eta animazioa. Animazioan, Blenderrek Game atalean jokuak egiteko ahalmena du eta hortaz baliatuz parametro fisikoetan jolastuz aritu gara. HEMEN IKASLEEN LAN BATZUK, saiakerak dira, azken proiekturako frogak.







iruzkinik ez: