2017/02/03

YOUTUBE: PUBLIZITATERIK EZ!




Youtube doanekoa da eta mundu osoan interneten bideoak ikusteko plataformarik erabilienetakoa. Oiko prozedura da musika eta edukiak ikusteko bertara jotzea. Norberak sor dezake youtubeko kanala eta sare sozial gisa erabili, nahi duenarekin partekatuz edo jarraitzeko kanalak aukeratuz. Azpitituluak gehitu daitezke norberaren bideoetan eta hainbat gaietan edukiak ere deskarga daitezke ondoren editatu ahal izateko. Euskaraz erabil daiteke. Hezkuntzan ere, asko erabiltzen dugu gai ezberdinak jorratzeko edota musika gelan entzuteko.

Azken bolada honetan Youtubekoek erabaki dute publizitatea txertatzea. Ez zaigu ongi iruditzen adin txikikoek publizitatea ikusi behar izatea derrigorrez. Horregatik, hemen aurkezten dugu nahi duenarentzat publizitatea ekiditeko modua. Geihenetan bi nabigatzaile erabiltzen ditugu: Firefox(software librea) eta Chromium(Linux)/Chrome(Windows) Googlekoa.

Nabigatzaileak konfigura daitezke, norberak bere beharretara, nahi duen modura. Hori lortzeko HEDAPENAK jarri ditzakegu. Ezarpenetara joan eta intuizioa erabiliz lor daiteke. Hedapenak nahi adina instala daitezke, eta norberaren posta elektronikoaren kontuarekin sartzean, edozein ordenagailuko Firefox ala Chromen konfigurazioa mantenduko da.

Youtubeko publizitatea EZ IKUSTEKO honako hedapena instalatu behar da:

  • Firefoxen: ADBLOCKPLUS
  • Chromen: ADBLOCK

Behin instalatutakoan ez dugu publizitaterik ikusiko. Nahi izanez gero, aktiba eta desaktiba dezakegu gure nahiaren arabera.

iruzkinik ez: