2017/02/18

IRUDI DIGITALA. INDEXATUA. AMELIE.

Inauteriak ate joka ditugularik, pertsonai ezagunen IRUDIA landuko dugu, KOLORE PLANOAK ardatz izanik. Kartelgintza eta diseinuan sarri erabilia izan da hizkuntza plastiko hau. Softwareak ahalbidetuko digu kolore banaketak egitea, modu merke eta azkarrean. Gure kasuan, modu digitalean irudia analizatu, landu eta koloretan banatu eta ikastetxeko korridorean lanak erakusteko asmotan, kartoi mehezko collagean bihurtuko ditugu.


Irudia internetetik hartua da. #Amelie filmeko kartelekoa, Amelie hain zuzen. #Gimp software librearekin zuri beltzean jarriko dugu Koloreak zutabetik desasetu klikaturik. Jarraian, GMIC plugin sortatik, artistic/cutout aukeratuta kolore planoetan irudia antolatuko dugu. Ondoren, koloretan hautatu erremintarekin: zuria, grisak eta beltza hautatu eta esportatuko ditugu banan banan.  

2017/02/13

ARTEA EZAGUTZEN. GIF ANIMATUAK.




Arte lanak ezagutzeko modu bitxia daukagu 4DBH Plastikan. Arte lan ospetsuenen artean gustukoena aukeratu beharra du ikasleak eta berarekin animazioa sortu behar du. Animazioa lortzeko #Gimp software librea erabiliko dugu. Geruzak tartekatuko ditugu eta animazioa daukagunean #GIF artxibo gisa esportatuko dugu.

Bi lan zoragarri ditugu hemen: Giocondarena J. Oncalak egin du eta katuaren animazioa G. Arriola ikasleak.

Lanak ikusteko klikatu HEMEN.


2017/02/03

YOUTUBE: PUBLIZITATERIK EZ!




Youtube doanekoa da eta mundu osoan interneten bideoak ikusteko plataformarik erabilienetakoa. Oiko prozedura da musika eta edukiak ikusteko bertara jotzea. Norberak sor dezake youtubeko kanala eta sare sozial gisa erabili, nahi duenarekin partekatuz edo jarraitzeko kanalak aukeratuz. Azpitituluak gehitu daitezke norberaren bideoetan eta hainbat gaietan edukiak ere deskarga daitezke ondoren editatu ahal izateko. Euskaraz erabil daiteke. Hezkuntzan ere, asko erabiltzen dugu gai ezberdinak jorratzeko edota musika gelan entzuteko.

Azken bolada honetan Youtubekoek erabaki dute publizitatea txertatzea. Ez zaigu ongi iruditzen adin txikikoek publizitatea ikusi behar izatea derrigorrez. Horregatik, hemen aurkezten dugu nahi duenarentzat publizitatea ekiditeko modua. Geihenetan bi nabigatzaile erabiltzen ditugu: Firefox(software librea) eta Chromium(Linux)/Chrome(Windows) Googlekoa.

Nabigatzaileak konfigura daitezke, norberak bere beharretara, nahi duen modura. Hori lortzeko HEDAPENAK jarri ditzakegu. Ezarpenetara joan eta intuizioa erabiliz lor daiteke. Hedapenak nahi adina instala daitezke, eta norberaren posta elektronikoaren kontuarekin sartzean, edozein ordenagailuko Firefox ala Chromen konfigurazioa mantenduko da.

Youtubeko publizitatea EZ IKUSTEKO honako hedapena instalatu behar da:

  • Firefoxen: ADBLOCKPLUS
  • Chromen: ADBLOCK

Behin instalatutakoan ez dugu publizitaterik ikusiko. Nahi izanez gero, aktiba eta desaktiba dezakegu gure nahiaren arabera.