bannerra 1

bannerra 1

2017/01/17

PALEOLITOA. PROIEKTUA ELKARLANEAN. TALDE LANA.


Paleolitoa lantzen hasi gara #Plastika arloan Gizarteko mintegiarekin elkarlanean. 4, 3 eta 2 DBHko beste taldeek hainbat proiektu landuko dituzten bitartean, 1DBH taldeetako ikasle bakoitzak #Euskal Herriko lau kobazulo nagusietatik hartutako marrazki bana erreproduzituko du eta #Lauaizeta ikastetxeko korridoreetako hormetan itsatsiko ditugu. #Historiaurrea ezagutuko dugu pixkat, marrazkiaz baliatuz, wikipediaz eta #Ekainberri bisitatuz, #birtualki eta bertaratuz txangoa eginez. Lau kobazuloak hauexek dira:


Ikasle bakoitzari lau kobazuloetako irudi bana esleituko zaio. Ordenagailuan aurkitu eta, berriz irudikatuz, koloretako marrazkia gauzatu eta izendatuko du. Ondoren, sailkatutako kobazuloaren irudi-errenkadan kokatuko du eta itsatsiko du neurri handiko zelofana erabiliz.



3 DBH A taldeak, #trikuharri eskultura egingo du, kartoia birziklatuz, talde lanean. #Oteizaren eskultura megalitikoaren teoria aztertuko dugu.

4 DBH taldeak, korridore zatia hartu eta kobazuloan bihurtuko du. Bertan, sabaia estalaktitaz josia izango da, bolumenak paperez eginda. Hormetan harri testura koloreztatuko da eta animalien marrazkiak ere agertuko dira. Espazio sakonera irudikatuko da, hormetako papera marraztuz, argia egokituz eta audioa gehituz: ur tantak- #txalaparta, giza ahotsak- #Laboaren musika, animalien ahotsak eta abar.
O

1 DBH artisautza taldeak, lehortutako buztin zatietan fosil eta antzinako objektuak erliebean zizelkatuko ditu.

Ikasleen lanak ikusgai hurrengo estekak klikatuz:

4 DBH PLASTIKA. IKONOGRAFIA. FIDEL CASTRO, XX.MENDEKO AZKEN IKONOA.




XX. mendean zehar Arte Garaikideaz ezagutzen duguna garatu zen. XIX. mendeko #Industri Iraultza ondoren sortutako gizarte aldaketarekin batez ere. #Abangoardiak deituriko Arte mugimenduak areagotu ziren, bata bestearen atzetik, bakoitzak ekarpenak eginez eta bide berriak irekiz.

Ariketa honetan Irudia landu nahi izan dugu. Sinbologia eta ikonografia aztertu ditugu eta #Pop Artearen artelanak ikusi ditugu ere. Azkenik, #FidelCastro kubatar politikoaren irudi eta pentsamendua gaitzat hartuz, aldizkari edo egunkari baterako balioko lukeen irudi sintesiak sortu ditugu.


Irudiak interneten bilatu ditugu. Baita esaldiak ere. #Gimp  eta #Inkscape software libreak erabili ditugu azken irudia osatzeko. Lehenengoa Fidel pertsonaiaren aurpegiaren silueta mozteko eta bigarrena konposizioa lortzeko. Lanak ikusteko KLIKATU.


2017/01/13

3DBH DISEINUA. FOTOMUNTAKETA.


Urtea hasi eta lehenengo lana fotomuntaketa digitala izango da. Prozedura ikasteko bi irudiez sortutako irudi berriak egin ditugu. Gimp software librearekin, irudiak moztu, eskalatu, biratu eta birkokatu ditugu. Baita ere, irudien koloreak eta gardentasun mailak eraldatu ditugu. Behin prozedura ikasi dugularik, Donostiako hirian kokaturiko irudi berria sortuko dugu eta euskal prentsan publikatuko dugu berria...Lanak ikusteko klikatu.