bannerra 1

bannerra 1

2016/09/07

SOFTWARE LIBREAREN ALDEKO SINADURA BILKETA




(softwarelibreanahidugu.eus webgunetik hartua)

Manifestua


Azpian sinatzen dugun talde eta pertsonok, Software Librea (eta honek bere gain hartzen dituen teknologia estandar irekiak eta sare askeak) erabili nahi ditugula adierazten dugu (adibidez, GNU/Linux, Firefox, LibreOffice, guifi.net…):
  1. Software Libreak, berdintasuna, parte-hartzea eta solidaritatea sustatzen dituelako eta mundu justuago bat sortzen laguntzen digun tresna delako.
  2. Giza garapena, jakintzaren jendarte eta berrikuntza teknologikoa bultzatzen dituelako, teknologia libreak denon eskura jarriaz.
  3. Jakintzaren elkarbanatzean oinarritzen delako, ekonomikoki errentagarriagoa delako (lizentziak doakoak dira) eta lekuko enplegua sustatzen duelako.
  4. Librea delako (edozeinek erabili eta hobetu dezake) eta estandar publikoak eta formatu irekiak erabiltzen dituelako.
  5. Independentzia teknologikoa ahalbidetzen duelako eta, software pribatuak ez bezala, edozein enpresak hartu ditzakeen erabakietara lotuta egotea saihesten duelako (adibidez, Microsoft).
Guzti honengatik, ondokoa eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari eta beste euskal administrazio publikoei.
  1. Pertsonek Administrazioarekin dituzten harreman guztietan, Software Librea era aktiboan bultzatzea eta sustatzea.
  2. Software Librearen erabilera erakunde publiko guztietan eta jendartearen arlo guztietan ezartzea.
  3. Guztion zergekin hornitutako aurrekontu publikoa, jendarte onerako, Software Librearen, Teknologia eta Estandar irekien eta Sare Askeen garapenean inbertitzea.
  4. Software Librearen esanahia jendartean zabaltzea eta bere abantaila eta onura anitzak hedatzea.
  5. Jendarteko pertsona oro programa libreen erabileran hezitzea, bereziki eskola heziketan.
  6. Lekuko enplegua eta independentzia teknologikoa bultzatzea, Software Librearen garapenean erabiltzaile komunitatearekin eta lekuko enpresekin aktiboki lan eginez.
  7. Teknologiekin erlazioa duten aurrekontuen esleipenak eta hauen eratorriak diren ekintza guztiak gardentasunez informatzea.

Sinatu manifestua