2016/06/23

PLASTIKA: AZKEN BERRIAK


PLASTIKA: AZKEN BERRIAK

https://picasaweb.google.com/103233448734982968727
Ikasturte honetako eta beste ikasturteetako ikasleen lanak ikusgai irudi honetan klikatuta


ARGAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEA: Irati Albizu.
Konposizioa, ihes puntua, sakonera, bapatekotasuna, mugimendua, misterioa, adiskidetasuna,... 


ZIKLO BATEN AMAIERA: 4DBH-koak badoaz
Alazne, Jaione eta Nerea ZU ZEU SORTZAILE lehiaketako bideoan 1DBH-n zeudenekoa. Ondo izan eta bisitan etorri!


iPRENTSA 15. lau haizetara!
Labetik atera berria azken ale digitala, hondartzako hamakatik edo mendian zuhaitz ondoko gerizpean mugikorretik bistaratu ahal izateko...

http://lauaizeta.esy.es/ip15/iprentsa15.htm


LEHIAKETAN IRABAZLE. 100HITZ Literatur lehiaketako Lehen saria 3dbh-ko Olatz Arregik irabazi du eta Bigarren saria 2dbh-ko Julen Sanchezek.

PLASTIKA. Ikasturte amaiera: balorazio eta hausnarketa.
         Ikasturtea amaitu eta balorazioa egiteko garaia heldu da. Datozen ikasturtetarako ondo egindako gauzak mantentzeko eta akatsak zuzentzeko. Faktore askok hartzen dute parte ikasturteko elkarbizitza-heziketa-ikaste prozesu honetan: irakasle zein ikaslearen gogo eta indarrak, elkar komunikazioa, berariazko arloaren hizkuntz komunikazioa, talde giroa, etab. Orokorrean ondo joan bada ere, proiektu batzuk ez dira aurrera atera, ikasleen autonomiaren baitan indartzen zirelako. Horixe zuzentzea izan daiteke hurrengorako erronka nagusia. Oporrak ondo pasa, deskonektatu eta pilak kargatuta itzuli...

iruzkinik ez: