2016/06/23

PLASTIKA: AZKEN BERRIAK


PLASTIKA: AZKEN BERRIAK

https://picasaweb.google.com/103233448734982968727
Ikasturte honetako eta beste ikasturteetako ikasleen lanak ikusgai irudi honetan klikatuta


ARGAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEA: Irati Albizu.
Konposizioa, ihes puntua, sakonera, bapatekotasuna, mugimendua, misterioa, adiskidetasuna,... 


ZIKLO BATEN AMAIERA: 4DBH-koak badoaz
Alazne, Jaione eta Nerea ZU ZEU SORTZAILE lehiaketako bideoan 1DBH-n zeudenekoa. Ondo izan eta bisitan etorri!


iPRENTSA 15. lau haizetara!
Labetik atera berria azken ale digitala, hondartzako hamakatik edo mendian zuhaitz ondoko gerizpean mugikorretik bistaratu ahal izateko...

http://lauaizeta.esy.es/ip15/iprentsa15.htm


LEHIAKETAN IRABAZLE. 100HITZ Literatur lehiaketako Lehen saria 3dbh-ko Olatz Arregik irabazi du eta Bigarren saria 2dbh-ko Julen Sanchezek.

PLASTIKA. Ikasturte amaiera: balorazio eta hausnarketa.
         Ikasturtea amaitu eta balorazioa egiteko garaia heldu da. Datozen ikasturtetarako ondo egindako gauzak mantentzeko eta akatsak zuzentzeko. Faktore askok hartzen dute parte ikasturteko elkarbizitza-heziketa-ikaste prozesu honetan: irakasle zein ikaslearen gogo eta indarrak, elkar komunikazioa, berariazko arloaren hizkuntz komunikazioa, talde giroa, etab. Orokorrean ondo joan bada ere, proiektu batzuk ez dira aurrera atera, ikasleen autonomiaren baitan indartzen zirelako. Horixe zuzentzea izan daiteke hurrengorako erronka nagusia. Oporrak ondo pasa, deskonektatu eta pilak kargatuta itzuli...

2016/06/15

PLASTIKA GELAN: MURAL PARTEKATUA


3. solairuko gure Plastika gunea aurki hutsik geratuko da. Aurreko horman komikiarentzako landutako marrazkiak genituen, eta orain murala pintatzen hasi gara. Hasieran 1. mailakoak hasi ziren itsasoa eginez. Jarraian 3Ekoak zeruari ekin zioten, txalupa pixkat,...Gero 3Dkoek zerua, itsasoa, txalupa....horrela errenkadan egiten joango gara...azken egun arte....






1516ko AZKEN EKITALDIRAKO BIDEO ANIMAZIO BILDUMA

Iñigo Alvarezen lana berreskuratu dugu, sekulako altxorra, maravilloso...berak etxean egindako lan zoragarria. Beste urtetako lanak eta aurtengoekin tartekatuz bilduma osatu dugu Intxaurrondoko kultur etxeko ekitaldian erakusteko.

3DBH DISEINUA. STAR WARS BIDEOA. EPISODE X. AZKEN ITXAROPENA




3dbh Diseinuko 4 ikasleren lana daukazue hemen. Plastika arloan ikasten dituzte gauzak, bizi mementuak, gaitasunak eskuratu, ...baina lan honen meritu guztia beraiena bakarrik da: Marcas, Gorkiller, XCuellar...eta bereziki J.Oncala..."la saga kontinua..."

2016/06/13

ARGAZKI LEHIAKETA. 4 DBH PLASTIKA. URGULL.

Argazki lehiaketa egin dugu Urgull mendian eta finalistak 4 argazki hauek dira. Egun hauetan zehar, ikasleekin debatitu ondoren erabakiko dugu irabazlea. Euria hasi zuenez, kategoriak ezabatu eta librea bakarrik utzi genuen.


IRATI A.


UNAI B.


PAULA A.


NATALIA P.