2016/02/24

GURE IKASLE IZANDAKOEN JARRAIPENA: KONTZERTUA


Gure ikaslea izandako Ekaitz Tejedorrek diseinatu du honako Kartel hau. Dotorea. Ekaitz musikazale eta musikaria da, eta Kartela benetakoa denez, Errenterian izango den kontzertura gonbidatzen gaitu.

2016/02/16

TATUAJEAK ARTE LANETAN. 4DBH PLASTIKA



#Degas artistaren Artelana da hau. Internetetik irudia jaitsi eta gimpen I #LOVE PLASTIKA jarri diogu tatuaje gisa bizkarrean.
#Inpresionismoa mugimenduaren partaide.

Ikasleak Artelana aukeratu beharko du Interneten nabigatuz: #googleartproject, etab. Erabiliz.

A3 formatoan inprimatuko dugu zuri eta beltzean eta harkatz, boligrafo edo tintaz TATUAJEA ERANTSIKO DIOGU.

#Nikolas Amiard sortzaileak egin du horrelako lana eta beste ikasturteetan tatuajeak digitalki landu baditugu ere, Nikolasen lanaren ANTZEKOA egitera goaz.

2016/02/12

ARTE MUNDUKO SORTZAILEAK EZAGUTZEN. 4DBH PLASTIKA

Hizkien diseinua eta azken irudiaren muntaia egiteko, #inkscape programa erabiliko dugu. Internetetik Artegilearen lanaren informazioa eta bere argazkia lortuko ditugu. #Gimp programaz irudia zuribeltzera bihurtuko dugu eta kontrastea igo. Hizki tipografiak #Dafont web gunetik jaitsi eta instalatuko ditugu.


 #WIKIPEDIAtik jasotakoa:
#Warhol izan zen Pop Art higikundeko aitzindarietako bat. Marilyn Monroe, Elvis Presley eta beste artista famatu batzuen serigrafiazko erretratuak, behin eta berriz errepikatuak, egin zituen, eta aldizkarietako eta egunkarietako marrazkiak eta argazkiak baliatzen zituen bere lanetan.
Hasierako harriduraren ondoren berehala arrakasta handia izan zuen. 1963an Factory delakoa sortu zuen, era askotako artisten lantegia eta biltokia, bere garaian arrakasta handia izan zuena. Warhol oso nabarmendu zalea zen, ospearen bilatzaile amorratua, giro eta festa snob guztietan gailen ibiltzen zena.
Warholek berak esana da makina bat izatea eta makina batek bezala pintatzea gustatuko litzaiokeela. The Velvet Underground rock taldearen babesle eta eragile izan zen.
1967tik 1971ra pintura utzi eta underground zineman jardun zuen, filme mutu, erabat geldi eta oso luzeak eginez: Sleep (1963), sei orduz gizon bat lotan agertzen zuena, Empire (1964), Empire State Building etxe orratza ikuspegi beretik zortzi ordutan agertzen zuena.
1972an pintatzen hasi zen berriz, Mao Zedongen erretratu sail bat, eta XX. mendeko judu garrantzitsuenena, besteak beste, egin zituen (Marx, Einstein...).




2016/02/11

LAUAIZETA GAMES: JOKOEN PLATAFORMA


#BLENDER eta #SCRATCH erabiliz lehenengo bideo jokoak sortzen hasi gara 3DBH DISEINUA ikasgaian. Orduak eta izerdiak etxean botatzea beharrezkoa da horrelako egitasmoa aurrera eramateko. Interneten aurki daitezke erraz, #youtuben batez ere, joko hauek sortzeko bideotutorial eta jarraibideak. Behin ideia edukita, proiektua norberak eraman behar du aurrera eta #irakaslearen lana, bidea erraztea izango da, koordinatzea, aholkatzea. Proiektu eta ideia bakoitzak berariazko arazo, ideia eta ezaugarriak garatuko ditu. Denak antzekoak, denak ezberdinak.



Emaitzak baditugu. Plataforma sortzea falta zaigu jokoak txertatzeko, jendeak erabil ditzan. Laster publikatzea da gure nahia. Hiru sortuak daude, jada,  bi Blender erabiliz eta bat Scratch programarekin. Egileak 3DBHko Joseba Oncala, Gorka Arriola eta  Martin Castro. Agian gehiago buka ditzakegu.



2DBHko #IKUS-ENTZUN Tailerrean Jokoen Plataformaren Titulu animatua sortzen ari gara. Saguzaharraren #GIF animatua da eredua...



2016/02/02

INAUTERIAK. ERROMA. EUSKARAREN HEDAPENA ERROMATAR GARAIAN


ARGAZKI GUZTIAK IKUSTEKO KLIKATU

http://www.badubada.com/eu/  webgunean ikus dezakezue oraindik. 2014 urtean BADU BADA erakusketatik kopiatu dugu ideia Plastika arloan Lauaizeta BHI ikastetxean Erroma inauterietako gaia izanda, garaiko EUSKARAREN hedapena islatzeko Europako mapan. Errioxatik Huescara, eta Bearne inguruan ere hitz egiten omen zen euskaraz. 2000 urte igaro dira eta gurekin dugu EUSKARA zaharra, hurrengo beste 2000 betetzeko prest...  







 
Erromako giroa lortzen ere Uxoa irakaslearekin egindako estatua erraldoiak ere ditugu hemen, photocall, alfonbra gorria etab...ALEA JACTA EST...


QR KODEA. INFORMAZIOA BAPATEAN.


Bi dimentsiotako zuri beltzeko puntuaz osatutako kodea da QR KODEA. Informazioa modu azkarrean lortzeko funtzioa du. Mugikorra hartu, aplikazioarekin eskaneatu eta kodeak guk nahi dioguna helaraziko du, URL erantsi ondoren.

1. Lehenik eta behin, mugikorrean LAYAR edo antzeko aplikazioa jaitsi, eskaneatzeko QR KODEAK edo aurrean dugun edozer...hiriko kaleak, zubiak, mendiak,...ERREALITATE AREAGOTUA deritzoguna, inguruari INTERNETETK erantsi dieazaiokegun informazioa.


2. Bigarrenik QR sortzeko web aplikazioan sartu, aukera ugari ditugu...


3. Jarraian, URL jarri QR eskaneatutakoan erabiltzaileari informazioa eman diezaiogun(webgunea, bloga, irudia, kartela, dokumentoa,...)


4. QR kodea inprimatu eta horman edo beste nonbaiten jarri aurretik TITULUA jarriko diogu

5. QR kodeak aplikazio ugari ditu ikasleekin erabiltzeko. Froga dezakezu, smartphona atera eta eskaneatu pantailako QR kode hau