2015/11/25

SANTO TOMAS TXISTORRA POSTUA. IAZ IRABAZI. AURTEN IKUSI BEHAR...


Iaz, 2014ko Donostiako Santotomasetan, Txistorra postuen lehiaketan 1. saria lortu genuen. Aurten, Gipuzkoa Plazan tokatu zaigu postua, Andia kalearen parekoa, Diputazioaren aurreko eraikinean, 22.a. Orain, Plastikako ikasleekin landuko dugu postuaren itxura, arlo teknologikoa eta arlo plastikoa.

2015/11/18

ARTE BILDUMA: GIF ANIMATUAK 4DBH PLASTIKAN


#GIMP edizio grafikoa egiteko software librea erabili dugu lan hau egiteko. Arte lan famatuak ezagutzeko asmoarekin, hauetako bat aukeratu eta animatu dugu GIF moduan, geruzak bikoiztuz eta aldaketak eginez...Oraingoz 4 lan daude bukatuta....KLIKATU

2015/11/11

TABAKALERA ZENTROA: MARRAZKIA 3DBH PLASTIKA



TABAKALERA
TABAKALERA Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
Etorri, sartu, euskaraz aritu, ikusi, usaindu, elkartu, daztatu, gozatu, begiratu, behatu, hausnartu, galdetu, ireki, jaso, eman, hartu, deskodifikatu, irakurri, gogoratu, pentsatu, dudatu, kezkatu, baloratu, erlazionatu, lotu, deitu, idatzi, atera, igo, edan, ikasi, ezagutu, ulertu,...hainbat gauza egin ditzakezu gune honetan...
Gure ikastetxearen auzotako batean dago #Tabakalera Zentroa, Donostiako Egia auzoan (bestea Intxaurrondo auzoa da), Urumearen ondoan. Ireki berria, dinamikoa eta partehartzailea izateko sortua. Ateak irekita ditu edonorentzat, doan, publikoa eta publikoarentzat, han izan gara bisita inprobisatuan eta esku zabalik hartu gaituzte. Barnean ibili ondoren, goiko terrazara gonbidatu gaituzte, bertan marrazkiak egitera. Milesker. 
Atzo berriz, beste ikasle talde batekin, kanpoan aritu ginen marrazten.