2015/10/29

SAREAN ETA EUSKARAZ ZER? BERRI ETA IRADOKIZUNAK


GALTZAKOMIK

Komiki lehiaketaren berri eman nahi dizuet, Tolosaldekoa eta azaroaren 20rako aurkeztu behar dena. Animatu, sortzaile eta marrazkilari maiteak! gidoilariak, marrazkilariak, digital zaleak, lagunak, koadrilak eta parte hartu!


2015/10/28

COLLAGE TEKNIKA: ARGILUNA ETA FORMA. 4DBH PLASTIKA.


Collage teknika XX. mendearen hasieran erabiltzen hasi zen Picasso, besteak beste. Teknika honek testura, forma eta euskarri materialak modu azkar eta berezian uztartzen ditu. Lortzen diren emaitzak, askotan nahi gabekoak, indartsuak dira DBH garaian marraztera ohituak diren ikasleen artean. Trazutik aska gaitezke eta planoekin konbinatuz aukera anitzak eskura ditzakegu azken konposizioaren bila gabiltzala.

Lanpara aitzakia, collage teknika erabiliz konposizioak bilatu nahi izan ditugu, 3 kolore nahastuz eta argiluna eta formen arteko nahasketekin lana burutuz. Aurten, ariketa honetan, emaitzak ez zaizkigu hain onak atera. Lan guztiak, beti bezala, IRUDI BILDUMA atalean daude ikusgai.




2015/10/27

IPUIN DIGITALA PRESTATZEN: PELIKULETAN SARTU. 1DBH PLASTIKA



IIpuin digitalak egiteko asmoarekin, eszenak egiterakoan sormena aberasteko youtubetik hartutako pelikula zatietan sartu gara chromak eginez, #openshot #software librea erabiliz. Marrazkiak egiten ari gara, eszenak eta pertsonaiak marrazten, nahiz eta Euskara arloan oraindik ez duten ipuina garatu. #IKTak ematen dizkiguten baliabideak erabiliz, azkarragoa da eszenak marraztu beharrean, Interneten bilatu eta aukeratzea. Ikasleak pelikulan sartzerakoan, ondo pasatzen dute, antzerki apur bat eginez eta landutakoa errazago barneratzen dute. Gainera, audioa, plano ezberdinak, erritmoa eta narrazioak partekatzen ditugu denon artean, horrela, denok gehiago ikasiz.


Azkenean, istorioa Euskara arloan definitzen dutenean, ipuin digitala bihurtzeko, euskarri egokiena erabiliko dugu. SCRACHT programarekin aurreikusi dugu. Beste aukera GIF animatuak eta BIDEO EDIZIOA nahasturik egitea izango da. Eszenak eta pertsonaiak gure marrazkiak izango dira.

2015/10/22

BIDAIAK EGITEA BETI DA ABERASGARRIA. 1DBH ARANTZAKO ATERPEAN.


Azken ikasturteetan bezala, urriak 14-15-16 egunetan, Arantzako Aterpera joan gara 1DBH ia 100 ikasle eta dozena erdi irakasle, 2 egun igarotzera, Nafarroako txoko horietan barneratu eta elkar hobeto ezagutuz ondo pasatzera. Urte amaierako Iprentsan, abendukoan, honi buruz jardungo dutelakoan ez gara hemen luzatuko...
1DC taldeen argazkiak ikusteko (Mikelen Tableta)...KLIKATU

2015/10/20

XX. MENDEKO ABANGOARDIAK


 
XX. mendeko #Arte #abangoardiak ezagutzeak gure hizkuntza plastikoaren aukerak aberasten lagunduko digu. Argazki makina asmatu zutenean, Industri Iraultzarekin batera, bide berriak ireki zituen Arte adierazpen eta mugimenduetan. Bide berriak jorratzeko aukerak ireki zituen eta Artearekiko gogoetak biderkatzen joan ziren. XIX. mendeko iraultzek eta gizarteak jo zituen aldaketak XX. mendean zehar, bide egin zuten aldaketak geroz eta bortitzagoak izan zitezen: errusiar iraultza, gerrate mundialak, ekonomia eboluzioak, etab. Guk, Arte abangoardiak ezagutzeko erreproduzituko ditugu, koloretako arkatzez kopiatuz eta analisi eta hausnarketak sortuz. Gehiago ikasteko KLIKATU artelanen tituluretan eta #Wikipedia entziklopedia digitalera eramango zaitu, dagokion gaira...

 5 DADA
 8 CHRISTO
 9 DADA
 13 MIRO
 14 FAUVISMOA
 16 POP ARTEA
 17 KLEE
 18 KUBISMOA

2015/10/01

IKUS-ENTZUNEZKO TAILERRA: ZINEMATOGRAFOA


NOLA EGIN ANIMAZIO TXIKI BAT ZINEMATOGRAFOAREN ANTZERA


2DBH-ko Plastikako #IKUS-ENTZUNEZKO TAILERRA martxan doa eta bigarren lanak hasi dira azaltzen. Lehenengoa liburuaren ertzean eginiko arkatzezko animazioa izan zen, bideo formatuan. Bigarrena, #ZINEMATOGRAFOAREN moduko animazioa. Zinematografoarekin konturatu ziren garaikoak, zaldiaren hanken mugimenduaz. Jarraian publikatzen ari garen hau Joane B.-ren lana da: #Gepardoa.


  1. youtubeko bideoa aukeratu, animazioa egiteko oinarri gisa 
  2. pause egin eta pantaila-irudiak sortu, dozena erdi gutxi gora behera
  3. Gimp editorearekin irudiaren silueta lortu
  4. beharrezkoa balitz, distira eta kontrastea, zein kolore balantzea egokitu          

  5. esportatu antzeko irudiak .png bezala, gardentasuna errespeta dezan
  6. esportatu karpeta berdinean
  7. Gimpen ireki GERUZA GISA
  8. silueta bakoitzari fondo zuria itsatsi
  9. Artxibo berri hau esportatu .gif animazio artxibo moduan. Ez ahaztu klikatzea "as animation"
  10. gif animazioa eginda dago eta publikatu daiteke