2015/02/25

2DBH PLASTIKA-BIDEO KOMIKIAK: EMAITZAK BADATOZ




Lanak biltzen hasi gara, #KOMIKIBIDEOAK, komikiak bideo-trailer moduan kontatuak. Helburu nagusia, istorio bat kontatzea izan da, audioa, irudia, hizkiak eta bideoak uztartuz. Ikasleen gaur egungo informazio-kultura-aisialdi eremua #kontsola, #internet, #smartphona, #bideo jokoetatik dator kopuru handi batean. Interneten ikusten diren bideo jokoen trailerrak hartu ditugu eredu gisa. Horregatik, garaia, kokapena, pertsonaiak aurkeztu nahi izan ditugu egoera konkretu batean, istorioan sakontzen jarraitu gabe, bukaera jakin gabe, expoilerra ekidinaz.


Trailer guztietan, audio efektuak, titulua, melodia, testua, irudi siluetak, irudi fondoak, animazioa sartu ditugu. Adibidez, #MUTATION lanean, begi handiaren animazioa 3 irudiekin egin du J. Oncala ikasleak. Begia itxia internetetik jaitsi eta irudi editorearekin, moztu eta koloreztatu ondoren, animazioa lortuz. Beste helburu nagusia TALDE LANEAN aritzea izan da. Ikasle batzuek, ordea, talde lanean aritu dira, elkarrekin ideiak adostuz, eta elkarri lagunduz, baina banakako lanak aurkeztuz.

Iaz digitalki landu genuen komikia, baina komiki formatua jarraituz eta zuri beltzean. IKASLEEN LANAK atalean daude ikusgai, edo iazko IPRENTSA 8. zenbakian.


Komikiaren betiko formatua aldatu dugu. Eszenak, planoak, narrazio testuak, bokadiloak, onomatopeiak, eskuzko zein modu digitalean eginiko marrazkiak,...Zein izan da arrazoia? Sormena eta talde lana. Marrazkiak egitea atsegina bada, ideia sakonduz marrazkiak gidoiari lotuta egiteak, 2DBH mailan, luze egin daiteke. Digitalki, goiko irudian ikusgai, abantailak ikusi genituen komikia egiteko atal batzuetan: biñetak, bokadiloak, testu ezberdinak, irudiak internetetik eraldatuak, kopiatu-itsatsi erraztasuna, zoomak egitea klik batean, etab. Baina, iaz, modu digitalean eginda, luze egin zitzaigun azken biñetara heltzea. Aurtengo Komikia, bideokomikia, trailer gisa lantzean, eremu asko jorratzen dituen proiektua burutu dugula uste dut. Hobea edo ez, ikasleei galdetuko diet ea zer pentsatzen duten...

LANAK BADATOZ PIXKANAKA...

























































iruzkinik ez: