bannerra 1

bannerra 1

2015/02/25

2DBH PLASTIKA-BIDEO KOMIKIAK: EMAITZAK BADATOZ




Lanak biltzen hasi gara, #KOMIKIBIDEOAK, komikiak bideo-trailer moduan kontatuak. Helburu nagusia, istorio bat kontatzea izan da, audioa, irudia, hizkiak eta bideoak uztartuz. Ikasleen gaur egungo informazio-kultura-aisialdi eremua #kontsola, #internet, #smartphona, #bideo jokoetatik dator kopuru handi batean. Interneten ikusten diren bideo jokoen trailerrak hartu ditugu eredu gisa. Horregatik, garaia, kokapena, pertsonaiak aurkeztu nahi izan ditugu egoera konkretu batean, istorioan sakontzen jarraitu gabe, bukaera jakin gabe, expoilerra ekidinaz.


Trailer guztietan, audio efektuak, titulua, melodia, testua, irudi siluetak, irudi fondoak, animazioa sartu ditugu. Adibidez, #MUTATION lanean, begi handiaren animazioa 3 irudiekin egin du J. Oncala ikasleak. Begia itxia internetetik jaitsi eta irudi editorearekin, moztu eta koloreztatu ondoren, animazioa lortuz. Beste helburu nagusia TALDE LANEAN aritzea izan da. Ikasle batzuek, ordea, talde lanean aritu dira, elkarrekin ideiak adostuz, eta elkarri lagunduz, baina banakako lanak aurkeztuz.

Iaz digitalki landu genuen komikia, baina komiki formatua jarraituz eta zuri beltzean. IKASLEEN LANAK atalean daude ikusgai, edo iazko IPRENTSA 8. zenbakian.


Komikiaren betiko formatua aldatu dugu. Eszenak, planoak, narrazio testuak, bokadiloak, onomatopeiak, eskuzko zein modu digitalean eginiko marrazkiak,...Zein izan da arrazoia? Sormena eta talde lana. Marrazkiak egitea atsegina bada, ideia sakonduz marrazkiak gidoiari lotuta egiteak, 2DBH mailan, luze egin daiteke. Digitalki, goiko irudian ikusgai, abantailak ikusi genituen komikia egiteko atal batzuetan: biñetak, bokadiloak, testu ezberdinak, irudiak internetetik eraldatuak, kopiatu-itsatsi erraztasuna, zoomak egitea klik batean, etab. Baina, iaz, modu digitalean eginda, luze egin zitzaigun azken biñetara heltzea. Aurtengo Komikia, bideokomikia, trailer gisa lantzean, eremu asko jorratzen dituen proiektua burutu dugula uste dut. Hobea edo ez, ikasleei galdetuko diet ea zer pentsatzen duten...

LANAK BADATOZ PIXKANAKA...

























































2015/02/19

2DBH PLASTIKA PROIEKTUKA LANEAN: KOMIKI BIDEOAK


Komiki bideoa 2DBH Plastikan egiten ari garen proiektu lana da. Elkarrizketa bidez Hizkuntza gaitasuna lantzen da, bideokameraren aurrean taldeak landu duen istorioa hitzez kontatu behar dute. Matematika gaitasuna landuko dute ikasleek, geruza desberdinekin lan egitean, bideo eta irudi klipak x eta y ardatzean antolatzerakoan, gardentasunaren ehunekoak kalkulatzerakoan eta dimentsioak, garaiera, zabalera zein denbora parametroak lantzerakoan. Giza Arte zientziak eta Hiritartasuna gaitasunak lantzen ditugu, komikiaren istorioa kokatzean, garai ezberdinak eta gizarte eredu eta egoerak ikertu eta erabiltzean. Ikasten ikasi eta autonomia gaitasunak lantzen dira, etxean interneten ikerketa lana egin behar izan dutelako, istorioaren haria garatzeko eta behar dituzten edukiak aurkitzerakoan. IKT gaitasuna nola ez, asko lantzen dugu proiektu honetan, egitasmoa azaldu eta jarraitzeko Plastikako bloga erabiliz, lanak bertan publikatuz, audio berriak sortuz, audio narrazioak eta musika, audioa/bideoa/irudiak internetetik jaitsiz, testu digitalak, irudigintza eta bideogintza digitala, dokumentazioa eta filmografia, diseinu grafikoa, bideo edizioa eta postprodukzioa, etab luzea...Honako programak erabiliz: dirpy, savefrom, audacity, gimp, inkscape, openshot, libreoffice-xuxen, pantailakapturatzailea/ubuntu, googleearth, dafont, blender, firefox/chromium,...




2015/02/11

IKUS-ENTZUN PLASTIKA 2DBH: GIF ANIMATUAK


Ikus-entzun tailerrean GIF animatuak egiten ari gara. #Inkscape erabiliz, marrazki bektorialekin egindako animazioa, eta #Gimp erabiliz animazioak bitmap irudiak erabiliz. Jarraian, ikasleek egindako bi lan, Godzilarena Josebarena eta bestea Anerena.
GIF ANIMATUAK kalitate gutxiko irudi artxiboak dira, Ez dute soinurik ametitzen, ezta ere gardentasunik, ezin zaie hasierako formatua aldatu, etab. Baina, gaur egun indar handia hartu dute, sare sozial eta web guneetan animazio sinpleak jartzeko. Guk tailerrean, GIF animazioa egin ondoren, soinua eta tipografiak erantsiko dizkiogu, MP4 bideo artxiboa bihurtuz, youtube web gunera igoko dugu eta bertatik publikatu.




Godzillaren lan honetan, ikasleak 3 irudi sortu ditu inkscapen. Bat munstroa, bi tankea eta hirugarrena hiria. Hauek mugitu ahala, irudi artxiboa esportatu behar da, karpeta berdinean esportatutako irudi artxibo guztiak bilduz. Behin guztiak ditugunean Gimp programan biltzen ditugu, animazio parametroak adostu eta GIF artxibo moduan esportatuko dugu, animazioa lortuz.
Beste animazio honetan, Gimp erabiliko dugu hasieratik. Vesubio sumendia eta Pompei hiriaren istorioa berreskuratu nahi izan dugu. Antzeko zehozer. Ikaslearen argazkia aldatzen joango gara irudi ezberdinak esportatuz. Pintzela erabiliko dugu aldaketak egiteko. Horretarako, ikasi dugu, edozein irudi pintzelarekin errepikatzeko modua. Hautatzeko erremintarekin eremua dudanean, KOPIATU agindua eman ondoren, pintzelarekin hautatu ahal izango dut. Adibidez, armiarma errepikatu nahi badut argazki batean, zera egingo dut: armiarma kopiatu eta pintzelarekin hautatu eta pintzelkada bakoitza armiarma izango da, pintzela aldatu arte.

2015/02/04

ARTE ABANGOARDIAK 4 DBH PLASTIKA


Inauteriak aitzakia mihise gaineko pintura egin dugu, koloretako tenperak, pintzelak eta bertikalki pintatuz, zutik horman pintatuz eta distantziara begiratuz. Mozorro aukeren artean, pertsonaia hautatu dugu pintatzeko. Prozedura, argiaren araberako kolorearen ñabardurak bilatzean oinarritu da, argitasuna eta itzaldurak kolorearen tenperatura bero eta hotzarekin konbinatuz. Pintzeladak, askea izatean, adierazpena areago dezake eta lasaiago pinta dezakegu, ikuspegia urruntzean, hurbiletik zakarra dirudienak, urrunetik ongi funtzionatzen baitu, kasuak kasu.

Kolorea modu askean eta adierazpen maila asko indartuz jardun duen Arte mugimenduetatik aitzindarietakoa Faubismoa izan da. Analisi lana egin behar dugu orain. Ikasle bakoitzak abangoardiako Arte mugimendu bana aukeratuko du eta bizpahiru irudiz baliatuz ahozko azalpena emango du. Irudi hauek eta esteka parea ikasleak norberaren Blogean publikatuta izango du.

IKUSI GEHIAGO IKASTEKO ABANGOARDISMOAREN ADIERAZPENAK WIKIPEDIAN


2015/02/02

KOMIKI BIDEOA: OPENSHOTEN MUNTAIA HASI

Argazkiak, marrazkiak, irudi digitalak, fondoak, audio efektuak, banda sonorak, bideoak, tipografiak, tituluak, azpitituluak,....istorioa egiten eta muntatzen hasiko gara...