bannerra 1

bannerra 1

2015/01/21

3DBH DISEINUA: BIDAI AGENTZIA


Denbora animazioa ateratzen zaigu sarri ordenagailu zein tramankulu digitaletako pantailan...Guk 3 diseinatuko ditugu: matxura, on/off eta aipatutako denbora...
IKASLEA: "Bidai agentziara hurbildu nintzen, eta han lanean nengoela amestu. Zein bidai egingo nuke munduan zehar?"
Presupuesto librea....Plastikaren abantailak....
Egin beharreko lana, bideoan lotu, youtubera igo eta blogean publikatu behar dena.
  • Hiria edo lekua aukeratu
  • Bertako musika
  • Erritmo musika
  • Soinu efektuak
  • Youtubeko bideoak
  • Interneteko argazki irudiak
  • Marrazkiak
  • Animazioak
  • Hitz laguntzaileak
  • Google Eartheko 3D bideoak
  • Kredituak


INAUTERIAK PINTATZEN. 4DBH PLASTIKA



3 eta 4 DBH Plastikan #marrazkia eta #pintura uztartuko ditugu #inauteriak gaiari heltzeko. Propagandako egutegi erraldoiak hartu eta birziklatu ditugu mihise moduan funtziona dezaten. Ikasleak, banaka edo taldeka, interneten nabigatuko du eta pertsonaia aukeratu beharko du mozorroa marrazteko. Behin irudia aukeratuta, mihisean marraztuko du, marrazkia kokatuz eta ardatz nagusiak zein puntu interesgarrienak markatuz. Tekniken artean hautatu behar da ondoren: tenpera, collage ala biak nahastuta. Hortik aurrera, lana egin eta disfrutatzera. 

2015/01/11

KOMIKIA: KONTAIDAZU ISTORIO BAT!


Programazioa jarraituz, #komikia lantzen dugu 2DBH Plastikan, bigarren ebaluazioan. Bertan, helburu nagusia, istorio bat kontatzea da. 14-15 ikasturte honetan, talde lanean ekingo diogu erronka honi. Batetik, ikaskideekin lan egiteko gaitasuna indartu nahi dugu, ideiak partekatu eta elkarrekin garatzeko guneak bilatuz. #Plastikari dagokionez, hizkuntz komunikazioa landuko dugu, #istorioa adierazteko, kameraren aurrean ahozkotasuna landuz eta taldean, pertsonaien izaerak eta gidoia zehazterakoan. Gizarte gaitasuna landuko da ere, istorioa gertatzen den garaia eta gizarteak ikertuz. IKT gaitasunean sakonduko dugu, nola ez, internetetik ikus entzunezko edukiak sailkatuz, analizatuz, berrerabiliz, ikertuz. Smartphonak, gelako ikasle bakoitzaren ordenagailuak, aurikular eta mikrofonoak, chroma eta software librea(#gimp, #inkscape, #audacity, #openshot, etab) erabiliz, ikasleak musika eta audio efektuak sortuko ditu. Giza argazkiak atera eta grafikoki eraldatuko ditu, pertsonaien aurpegiak lortu eta gorputz erak marrazteko. Aplikazioak eta youtubeko bideoak erabiliko ditu, behin digitalki birmoldaturik, lekuak, akzio eszena etab lortzeko.

Komikia, Arte ataletako 9. tzat hartu izan da : Pintura, Eskultura, Arkitektura, Musika, Literatura, Dantza, Zinema, Poesia eta Komikia. Oso zabala eta mardula da bere ekarpena Historian zehar: kobazulotatik hasi, egiptiarrak, erromanikoa, undergrround, #PernanGoƱi, etab luzea...