2015/12/18

KOTXEAK TUNEATZEN. 3DBH DISEINUA

https://picasaweb.google.com/103233448734982968727/3DBHDISEINUAAUTOATUNEATZEN

Egia esanda, talde langilea 3DBH Diseinuko taldea. Diseinu digitala landuz kotxeak internetetik deskargatu eta GIMP software librea erabiliz tuneatu ditugu. Klikatu irudian guztiak ikusteko.

ZINEMA KARTELAK EUSKARATZEN

Euskararen mundua zabaldu nahian eta Donostiako Zinemaldia hain hurbil izanik, Zinema kartel klasikoak euskaratu ditugu. Klikatu irudian guztiak ikusteko.


Euskararen mundua zabaldu nahian eta Donostiako Zinemaldia hain hurbil izanik, Zinema kartel klasikoak euskaratu ditugu. Klikatu irudian guztiak ikusteko.

2015/12/17

lauaizeta fashion week 2015


8 urte erabiltzen daramatzagu mantala zuriak zirenak. Hainbeste pintura eta proiektu. Hainbeste ikasle eta oroimen. Pinturaz zikin eta beste arrazoiak medio, Diseinuko hautazkoan berpintatu eta tuneatu ditugu. Gaiak Arte Garaikidea, Musika eta mugikorretarako Aplikazioak. Klikatu irudian guztiak ikusteko.

2015/12/16

UDAZKENA MIGRAZIOA HEGAZTIAK. 1DBH PLASTIKA ARTISAUTZA


https://picasaweb.google.com/103233448734982968727/1DBHARTISAUTZAHEGAZTIENMIGRAZIOA

1DBH #Artisautza hautazkoan bolumenezko hegaztiak egin ditugu eta ikastetxeko sabaitik eskegi. Irailean hasi ginen, marrazkiak eginez eta #migrazioko #hegaztiak ikertu eta aukeratzen. Gero, pausoz pauso, prozedurak garatuz joan dira, egituratik hasita azalaren kolore arte. Argazki guztiak HEMEN.

SANTO TOMAS TXISTORRA POSTUA LAUAIZETA 2015 PLASTIKA LANEAN




Abenduak 18 honetan, oporrak, eta 21ean Santotomas festa eguna Euskal Herriko bazter guztietan. Txistorra eta azoka, txerriari begira. Udazkena joan eta harrera neguari. Erlijiorik gabeko eguna izen erlijiosoarekin. Lauaizetako 4dbhkoak han izango dira, Donostiako santoto jaietan murgildurik, txistorra postua jarrita, Gipuzkoa plazan. Animatu eta azaldu bertara! Iaz postu dotoreenaren saria jaso genuen, ea aurten ere irabazten dugun. Hemen bertarako prestatu dugun muntaia... Argazkiak ikusteko klikatu



2015/12/10

SAREAN ETA EUSKARAZ ZER? BERRI ETA IRADOKIZUNAK 2


#TabakaleraArte garaikidearen Zentroa martxan dago dagoeneko, nahiz eta eragile batzuk eta espazio ezberdinak ez dauden oraindik bistan. #Arte garaikidea ulertu eta hausnarketak egitea erraza ez bada ere, hemen murgiltzera gonbidatuak gaude, donostiar, gipuzkoar, euskaldun eta munduko nahi duen oro. Gune dinamikoa izaki, garaian garaiko momentu, jende, proiektu eta espazioak erritmo eta helburuen arabera izango dira besteak baino emankorrago eta aberatsagoak. Eraikin berrituan, bisita dezakezue barneko mamia , nahi aldiz, Donostiako #Egia auzoan, merezi du. Bere #webguneak erakusten digu, hilabetero, proiektuen xede eta datak.


2015/12/01

XAKEAREN ILUSTRAZIOA 3DBH PLASTIKA



#XAKEA asmatu zuenaren istoria ipuin arabiarra omen da, ez dakigu ziur egia ala kondaira. #Matematika gaitasuna zertxobait landuz eta #marrazki geometrikoaren aplikazioak garatzeko sarrera gisa erabiliko dugu. Joko handia ematen du zuri eta beltzaren konbinazioak, ierarkien gaia, aukera plastikoak, ordena eta kaosa, heriotzaren gaia, galdu-irabazi, eta asmatzailearen eta Jekearen topaketa.

Ilustrazioak egiten hasi gara, hemen dituzue batzuk, eta hurrengo astean marrazki digitalak eginez jarraituko dugu, FI zenbakia ere landuz...

2015/11/25

SANTO TOMAS TXISTORRA POSTUA. IAZ IRABAZI. AURTEN IKUSI BEHAR...


Iaz, 2014ko Donostiako Santotomasetan, Txistorra postuen lehiaketan 1. saria lortu genuen. Aurten, Gipuzkoa Plazan tokatu zaigu postua, Andia kalearen parekoa, Diputazioaren aurreko eraikinean, 22.a. Orain, Plastikako ikasleekin landuko dugu postuaren itxura, arlo teknologikoa eta arlo plastikoa.

2015/11/18

ARTE BILDUMA: GIF ANIMATUAK 4DBH PLASTIKAN


#GIMP edizio grafikoa egiteko software librea erabili dugu lan hau egiteko. Arte lan famatuak ezagutzeko asmoarekin, hauetako bat aukeratu eta animatu dugu GIF moduan, geruzak bikoiztuz eta aldaketak eginez...Oraingoz 4 lan daude bukatuta....KLIKATU

2015/11/11

TABAKALERA ZENTROA: MARRAZKIA 3DBH PLASTIKA



TABAKALERA
TABAKALERA Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
Etorri, sartu, euskaraz aritu, ikusi, usaindu, elkartu, daztatu, gozatu, begiratu, behatu, hausnartu, galdetu, ireki, jaso, eman, hartu, deskodifikatu, irakurri, gogoratu, pentsatu, dudatu, kezkatu, baloratu, erlazionatu, lotu, deitu, idatzi, atera, igo, edan, ikasi, ezagutu, ulertu,...hainbat gauza egin ditzakezu gune honetan...
Gure ikastetxearen auzotako batean dago #Tabakalera Zentroa, Donostiako Egia auzoan (bestea Intxaurrondo auzoa da), Urumearen ondoan. Ireki berria, dinamikoa eta partehartzailea izateko sortua. Ateak irekita ditu edonorentzat, doan, publikoa eta publikoarentzat, han izan gara bisita inprobisatuan eta esku zabalik hartu gaituzte. Barnean ibili ondoren, goiko terrazara gonbidatu gaituzte, bertan marrazkiak egitera. Milesker. 
Atzo berriz, beste ikasle talde batekin, kanpoan aritu ginen marrazten.


2015/10/29

SAREAN ETA EUSKARAZ ZER? BERRI ETA IRADOKIZUNAK


GALTZAKOMIK

Komiki lehiaketaren berri eman nahi dizuet, Tolosaldekoa eta azaroaren 20rako aurkeztu behar dena. Animatu, sortzaile eta marrazkilari maiteak! gidoilariak, marrazkilariak, digital zaleak, lagunak, koadrilak eta parte hartu!


2015/10/28

COLLAGE TEKNIKA: ARGILUNA ETA FORMA. 4DBH PLASTIKA.


Collage teknika XX. mendearen hasieran erabiltzen hasi zen Picasso, besteak beste. Teknika honek testura, forma eta euskarri materialak modu azkar eta berezian uztartzen ditu. Lortzen diren emaitzak, askotan nahi gabekoak, indartsuak dira DBH garaian marraztera ohituak diren ikasleen artean. Trazutik aska gaitezke eta planoekin konbinatuz aukera anitzak eskura ditzakegu azken konposizioaren bila gabiltzala.

Lanpara aitzakia, collage teknika erabiliz konposizioak bilatu nahi izan ditugu, 3 kolore nahastuz eta argiluna eta formen arteko nahasketekin lana burutuz. Aurten, ariketa honetan, emaitzak ez zaizkigu hain onak atera. Lan guztiak, beti bezala, IRUDI BILDUMA atalean daude ikusgai.




2015/10/27

IPUIN DIGITALA PRESTATZEN: PELIKULETAN SARTU. 1DBH PLASTIKA



IIpuin digitalak egiteko asmoarekin, eszenak egiterakoan sormena aberasteko youtubetik hartutako pelikula zatietan sartu gara chromak eginez, #openshot #software librea erabiliz. Marrazkiak egiten ari gara, eszenak eta pertsonaiak marrazten, nahiz eta Euskara arloan oraindik ez duten ipuina garatu. #IKTak ematen dizkiguten baliabideak erabiliz, azkarragoa da eszenak marraztu beharrean, Interneten bilatu eta aukeratzea. Ikasleak pelikulan sartzerakoan, ondo pasatzen dute, antzerki apur bat eginez eta landutakoa errazago barneratzen dute. Gainera, audioa, plano ezberdinak, erritmoa eta narrazioak partekatzen ditugu denon artean, horrela, denok gehiago ikasiz.


Azkenean, istorioa Euskara arloan definitzen dutenean, ipuin digitala bihurtzeko, euskarri egokiena erabiliko dugu. SCRACHT programarekin aurreikusi dugu. Beste aukera GIF animatuak eta BIDEO EDIZIOA nahasturik egitea izango da. Eszenak eta pertsonaiak gure marrazkiak izango dira.

2015/10/22

BIDAIAK EGITEA BETI DA ABERASGARRIA. 1DBH ARANTZAKO ATERPEAN.


Azken ikasturteetan bezala, urriak 14-15-16 egunetan, Arantzako Aterpera joan gara 1DBH ia 100 ikasle eta dozena erdi irakasle, 2 egun igarotzera, Nafarroako txoko horietan barneratu eta elkar hobeto ezagutuz ondo pasatzera. Urte amaierako Iprentsan, abendukoan, honi buruz jardungo dutelakoan ez gara hemen luzatuko...
1DC taldeen argazkiak ikusteko (Mikelen Tableta)...KLIKATU

2015/10/20

XX. MENDEKO ABANGOARDIAK


 
XX. mendeko #Arte #abangoardiak ezagutzeak gure hizkuntza plastikoaren aukerak aberasten lagunduko digu. Argazki makina asmatu zutenean, Industri Iraultzarekin batera, bide berriak ireki zituen Arte adierazpen eta mugimenduetan. Bide berriak jorratzeko aukerak ireki zituen eta Artearekiko gogoetak biderkatzen joan ziren. XIX. mendeko iraultzek eta gizarteak jo zituen aldaketak XX. mendean zehar, bide egin zuten aldaketak geroz eta bortitzagoak izan zitezen: errusiar iraultza, gerrate mundialak, ekonomia eboluzioak, etab. Guk, Arte abangoardiak ezagutzeko erreproduzituko ditugu, koloretako arkatzez kopiatuz eta analisi eta hausnarketak sortuz. Gehiago ikasteko KLIKATU artelanen tituluretan eta #Wikipedia entziklopedia digitalera eramango zaitu, dagokion gaira...

 5 DADA
 8 CHRISTO
 9 DADA
 13 MIRO
 14 FAUVISMOA
 16 POP ARTEA
 17 KLEE
 18 KUBISMOA

2015/10/01

IKUS-ENTZUNEZKO TAILERRA: ZINEMATOGRAFOA


NOLA EGIN ANIMAZIO TXIKI BAT ZINEMATOGRAFOAREN ANTZERA


2DBH-ko Plastikako #IKUS-ENTZUNEZKO TAILERRA martxan doa eta bigarren lanak hasi dira azaltzen. Lehenengoa liburuaren ertzean eginiko arkatzezko animazioa izan zen, bideo formatuan. Bigarrena, #ZINEMATOGRAFOAREN moduko animazioa. Zinematografoarekin konturatu ziren garaikoak, zaldiaren hanken mugimenduaz. Jarraian publikatzen ari garen hau Joane B.-ren lana da: #Gepardoa.


  1. youtubeko bideoa aukeratu, animazioa egiteko oinarri gisa 
  2. pause egin eta pantaila-irudiak sortu, dozena erdi gutxi gora behera
  3. Gimp editorearekin irudiaren silueta lortu
  4. beharrezkoa balitz, distira eta kontrastea, zein kolore balantzea egokitu          

  5. esportatu antzeko irudiak .png bezala, gardentasuna errespeta dezan
  6. esportatu karpeta berdinean
  7. Gimpen ireki GERUZA GISA
  8. silueta bakoitzari fondo zuria itsatsi
  9. Artxibo berri hau esportatu .gif animazio artxibo moduan. Ez ahaztu klikatzea "as animation"
  10. gif animazioa eginda dago eta publikatu daiteke


2015/09/29

MARRAZKI ERRALDOIA ZURIBELTZEAN: DONOSTIA SARIAK


4DBH plastikan, #Arte Garaikidea ulertzen saiatzen ari garen heinean, Donostiako 63. #Zinemaldia hurbilago sentituz taldekako lana egiten ari gara, #marrazki erraldoia, #Donostia sariak aukeratu ondoren zuri beltzean marraztuz, #tinta txinatarra eta tenperak 
erabiliz. 
 
Pertsonaia analizatu eta lantzeko Donostiako Zinemaldiaren webgunea eta interneteko Google irudiak erabili ditugu eta irudiak ordenagailutik boligrafoz erdi kopiatu ditugu. Boligrafoz, marra intentsitate maila ezberdinak erabiliz eta, batez ere, borragoma ahaztu eta zirriborro prozedura erabiltzen ikasteko, ausardiaz eta etengabeko marra jardunaz. Banakako lana izan da, taldekideen pertsonai bera marraztuz eta A4 formatoan, orri laranja argian.



Modu naturalean pintatzen hasiko gara eta taldeak adostuko du nola amaitu: modu espresionistan, estilizatuan, kubistan,...Proiektoreaz baliatu gara argazkia paperean kalkatzeko. Lanak nola doazen ikusteko klikatu ondorengo irudian

                      https://picasaweb.google.com/103233448734982968727