bannerra 1

bannerra 1

2014/11/18

PERRETXIKOAK IKASTETXEKO ZELAIAN

ARGAZKIAK HEMEN 


Perretxikoen lana azken fasean sartu da. Aitzurrarekin zuloa egin eta zelaietan barreiatuko ditugu guztiak, Lauaizetako lau aldetan: ipar, hego, mendebal eta ekialdean. Gaur talde baten lanak instalatu ditugu, bihar beste taldearena eta ostegunean azken bi talderenak. 2DBH plastikakoak denak. Ordenagailuetan bilatzen hasi ginen, Naturreko Eduk pasatako zerrenda, Euskal Herrian izaten diren onddo edo perretxiko ezagunenak, jangarri eta jangaitzak. Gero, koloretako arkatzez marraztu genituen. Jarraian, egiturak eraiki genituen. Egiturari azala jarri genion. Azala koloreztatu. Perretxikoak zelaietan kokatu eta Plastikako blogean publikatu. Zoriondu nahi nituzke ikasleak. Lan itzela egin dute, elkarlanean, taldeak osatu eta eskuz esku lan ona egin eta hobetzeko jarrerarekin, eta saioko azken 15 minutuetan erratza, “fregona” eta “baietakin” bazterrak txukunduz. Eskertu, nola ez, Carmen Palmàs lankideari, aurten Lauaizetako 3. solairua garbitzen duenari. Nahiz eta ahal izan duguna garbitu, hurrengo egunerako sekulako lana egin izan duelako, arraskak, mahaiak, aulkiak, korridoreko zorua, nesken komuna(plastikako gelaren ondoan dagoen "arraska auxiliarra) etab kolaz, paperaz eta pinturaz garbitu izan dituelako modu ezin hobean.








2014/11/13

TIRA KOMIKOA IPRENTSA 10: PARTE HARTU!



Azaroak 28an Iprentsa 10 zenbakian argitaratuko den edukia bildu behar dugu. Ale guztietan TIRA KOMIKOA ere publikatzen da . Ikasturte honetan hauxe izango da tira komikoa aukeratzeko metodoa. Lauaizetako ikasle zein gurasok har dezake parte. Neurriak honakoak edo proportzionalak izan behar dira: 201x93 mm gutxi gora behera. Gaia librea. Eskuz marraztu daiteke, edo nahi bada ere, modu digitalean. Edozein tramankulu erabiliz. Euskaraz diren tira komikoak bakarrik hautatuko ditugu (erredakzioan itzuli daitezke). Azaroak 26rako bidali posta honetara, identifikatuz nor zareten, mikelplastika@gmail.com
Epaimahai modukoa osatu eta aurkeztuen artean bat publikatuko da eta, baliteke, beste atal batean guztiak publikatzea (kopuru eta mailaren arabera).

2014/11/07

3DBH DISEINUA: LIBURU AZALA



3DBH Diseinuan perretxikoak 3D moduan egin, #Blender erabiliz, eta ikuspuntu ezberdinetatik argazkiak atera eta bakoitzak bere blogean publikatu ondoren, ebaluazioko azken lanarekin hasiko gara: LIBURU AZALA.

  • GIMP: liburuan ateratzen diren irudi guztiak sortzeko(moztu, itsatsi, eskalatu, biratu, bikoiztu, koloreak aldatu, pintatu, gardentasuna, iragazkiak...).
  • INKSCAPE: azalaren azken diseinua(kolore formak, tipografia guztia, argitaletxea, idazlea, etab).

Aurreko ikasturtean erabili izandako 2 gai ezberdin hartuko ditugu eta nahastu.:

  1. oinetako arrosak zituen emakumea
  2. piratak


2014/11/04

FANTASIA ETA BELDURREZKO ASTEA 2014. IRUDI DIGITALA




Azken 25 urteetan, udazkenero Antzoki Zaharra eta bere inguruak festa bilakatzen dira fantasiazko eta beldurrezko zinemazaleentzat. Egun batzuetan zehar, urteko genero-film onenak, erakusketak eta bestelako jarduerak elkartzen dira Donostian, eta kaleak kolorez, dibertsioz eta fantasiaz betetzen dira. Hasierako urteetan “friki” eta super zale modukoek jarraitutako zinemaldia zirudienak, arrakasta handiko eta jendez gainezka dabilen egitasmoan bihurtu da. Garai batean, Gipuzkoatik barrena zabaltzen ziren ekitaldiak, hauen artean bitxienetakoa, zineman barruan goiza aldera arte pelikulak ematea zen, 8 bat pelikula jarraian...donosti-kultura.com


Guk gaiari helduko diogu, 3DBH Plastikan, eta irudi digitala landu. Fantasia eta beldurrezko eszena irudia bilatu eta aurkituko dugu interneten. Deskargatu eta gorde. Ondoren, bakoitzaren edo lagunaren argazkia txertatu eta eszenan “sartuko” gara. Hemen bideoa prozedura azaltzen...



Lanak bukatu ahala, ikusgai IKASLEEN LANAK atalean (picasaweb/googleplus)