2014/06/17

HONDARRAZ MARRAZTEN

Garai bateko orri gardenak proiektatzeko tramankulua berrerabili dugu, hondarraz, marrazkiak egiteko. Plastika arloan, Donostiako Lauaizeta ikastetxe publikoan...



2014/06/12

ARKITEKTURA ARIKETA. BILDUMA OSOA

Marrazkiak egin, argazkiak atera, interneten bilatu eta landu ondoren: pentsatu, erabaki, frogatu, artaziaz moztu, itsatsi eta voíla! hemen ditugu.





2014/06/11

VELAZQUEZEN MENINAS KUADROAN BARNA: IKUS-ENTZUN TAILERRA 2DBH



Donostialdeko Hitza-irutxulotik jaso dugu azken berria: Velazquez margolariaren Meninak kuadroan barna sartu dira Lauaizetako 2DBH-ko 4 ikasle. Grabaketa zati bat bidali dute Hitzako egoitzara...baita ere kontatu digute, New Yorken, erle erraldoi batek ikasle batzuk erasotu dituela...ez dakit irudiak prest ditugun...


2014/06/10

IPRENTSARAKO TIRA KOMIKOA: 2Dko JUNE ZUÑIGA



Labea bero bero dabil eta laster izango dugu gure artean Lauaizetako aldizkari digital ale berria, 9. zenbakia. Normalean, Plastikakoei dagokigu tira komikoa egitea. Kasu honetan, gure ikasleen artean marrazkilari trebe ugari izanik, Juneri eman diogu aukera egiteko. Hurrengo ikasturtean beste gehiagori ere zabalduko diegu aukera...

2014/06/08

100HITZ LITERATUR LEHIAKETA. Eider Sanchez eta Ane Artetxe 2014 urteko irabazleak

Berri hau PlazaraGoaz blogetik bererabilita dago http://plazaragoaz.blogariak.net/category/100-hitz/

100 Hitz literatura lehiaketako epaimahaikideek, Iratxe Retolazak eta Xabier Etxanizek, erabaki dute Eider Sanchez eta Ane Artetxe direla 2014 urteko irabazleak.



GURE ARTEKO LEIHOA
Ni naiz. Ezagutzen nauzu, baina ez duzu inoiz nigan pentsatzen. Egunero ikusten nauzu, baina ez dakizu zergatik nagoen hor. Zure ahizpa naiz. Leihoaren atzekoa. Berdin-berdinak gara. Berdin pentsatzen eta jokatzen dugu, leihoaren atzean arauak daudelako. Zuk besoa luzatzean, nik berdina egiten dut. Horregatik ez duzu nigan sinesten. Horregatik uste duzu, ni zu naizela, eta gure artean pareta bat dagoela. Inoiz ez duzu imajinatu ukitzen duzuna ni naizenik. Baina arau garrantzitsuena, inolaz ere leihoa ez zeharkatzea da. Hala ere, arau-hausteak existitzen dira. Irtetea amesten dut, eta gure arteko leihoa gurutzatzea. Zuk ispilu deitzen duzun leihoa gurutzatu nahi dut.





ALA HANDIA DA
Gogogabetuta ikusten ditut denak, triste. Nire aurretik, gutxienez, 100 pertsona izango ditut, eta atzetik 1000 baino gehiago, seguru. Munduan goserik ez balego… jaten duguna ez da asko, baina eskertzekoa da. Gaur ere arroza. Arreba txikiari emango diot erdia, amak nahikoa lan dauka jaioberriarekin.
Ez dakit eskolara garaiz iritsiko naizen, bidea bost kilometrokoa baita, eta arriskutsua. Gaur zenbakiak desberdintzen ikasi dugu, Abdulai maisua oso jatorra da, basokada bat esne ematen digu eta gaur boligrafo gorria utzi dit.
Kanpalekuan denak lo daude. Izarrak oso argi ikusten dira gaur ere. Biharkoak, bihar. Ala handia da. Nola biziko dira han urrunean?

2014/06/04

ARKITEKTURA 2DBH. DONOSTIA EZAGUTZEN


Ingurua ezagutzeak dakarren aberastasuna dela eta, Donostiako eraikuntzak landu ditugu: argazkiak atera, interneten bilatu, irakurri, marraztu...eta azkenik bakoitzak aukeratutako eraikinaren sintesia bilatu dugu: forma nagusia, forma esanguratsuak eta perfila definituz, 3 koloretan eta collage teknikaz baliatuz. Denak ikusteko: IKASLEEN LANAK/ARKITEKTURA 2DBH edo klikatu hemen. Ea ezagutzen dituzuen...




Url edo esteka berdina mantenduz, falta diren eta hurrengo astean bukatuko dituzten eraikinak gehitzen joango gara, zerrenda osoa osatu arte. Hemen 38 badaude, beste hainbeste gutxienez...