2014/05/27

DONOSTIAKO ERAIKINEN MAPA: SKY LINE. 2DBH PLASTIKA

Ikertu, nabigatu eta auzoz auzo ibili eraikinak aurkitu arte. Ondoren, koloretako arkatzekin marraztu eta gaurkoz nahiko. Izena eta gela jarii.

2014/05/24

HORMA IRUDIA EGIAKO PLAZAN: EUSKARA EGUNA ETA OLATUTALKA








#EEE14 #olatutalka #euskarazblogosferan #donostiakultura eta hainbat hasthagen inguruan bor bor dabiltza TWITTER eta beste sare sozialak. Egian Euskararen Eguna 2014 ospatzeaz gain, Donostiako espazio ugari kulturaz blai baitaude, eta ez du euria hasi oraindik...
Gure ikasle talde boluntarioa, Euskara Batzordekoak ia denak, 9tan azaldu da Egiako plazan Horma irudia egitera. Trastuak prestatu eta prozedura adostu dugu. Gaiak: euskara eta Egia auzoa Baldintzak zehaztu eta hortik aurrera bakoitza libre, koloreekin dantzan. Baldintzak:

  • 1. fasea. Marrak.
  • 2. fasea. Plano mota ezberdinak eta marra ez dena koloreztatu.
  • 3. fasea. Euskarazko hitzak idatzi.


ARGAZKI guztiak ikusteko KLIKATU HEMEN

2014/05/19

DONOSTIAKO ERAIKUNTZAK MARRAZTEN. 2DBH PLASTIKA.


Donostiako eraikuntza garrantzitsua aukeratu eta marraztu. Ondoren, sinplifikatu eta eraikina aurkeztu. Marrazkiari argazkia atera eta bidali hona: mikelplastika@gmail.com. Marrazki horiek mapa handi batean jarriko ditugu Lauaizetako atarian. Bidalitakoan, posta elektronikoa, datu hauek gehitu behar dituzue ahaztu gabe: ikaslearen izena, eraikinaren izena, NON dagoen, eta bere ezaugarri nagusienak.


2014/05/14

TABAKALERA IKUSTENIKASTEN 2014 maiatzak 20-23



Tabakalera Arte Garaikide gunean Tabakalera Hezkuntza-IkustenIkasten pedagogia eta hezkuntza proiektuan parte hartuko du Lauaizetako Plastika eta Ikusizkoen Blogak. http://goo.gl/UtfLNJ. Twitterren#IkustenIkasten.



Ikusentzunezkoak Hezkuntzan aplikatutako egitasmoak partekatuko ditugu.



Aipatu behar da, Luberri ikastetxean, zein Lauaizetan, irakasle batzuk eginiko lana software librearen alde. Lan horretaz baliatu gara beste irakasle batzuk gure berariazko arloan eremuak garatzeko proiektu, erritmo eta garapen maila ezberdinekin. Eskertu behar da irakasle hauen lana. Eskertu, baita ere, muxu truk interneten hainbat eta hainbat jenderi, bere jakinduria partekatzeagatik, mundu guztiko txoko ezberdinetatik bideoak, berriak eta teoriak lau haizetara zabalduz, lizentzia libreaz. Nola ez, lizentzi libreko sistema eta programa garatzaileei: linux, firefox, gimp, inkscape, openshot, audacity, libreoffice, blender, librecad, etab. bukaezina.



Hala ere, software librearen erabileraren gako nagusiak hauek dira: libreak dira, euskaraz daude ia denak, azkarrak, potenteak, pribatiboak baina hobeak eta garapen konstantean dauden programak dira. Hartu, erabili eta zabaldu.