2014/03/29

DISEINUA 3D. BLENDER. ANIMATU ZURE ESPAZIO ONTZIA.



Hemen dakusagu Manex, gure Diseinuko ikasle jatorretako bat, asko baititugu. Espazio ontzia aurkezten ari da. Zertan datza proiektua? Pixkanaka atal ezberdinak ikasten ari gara: nola diseinatu Blender erabiliz eta 3D moduan, objektuak bidean ibiltzeko aginduak nola eman, mendiak nola egin, leherketak, sua eta euria nola egin, etab. luzea. Proiektuak garatu ahala blog honetan publikatzen joango gara...

2014/03/26

ARTELANAK EZAGUTZEN. 4DBH PLASTIKA



Artearen Historian lantzen diren artelan ezagunenak bilatuko ditugu interneten nabigatuz. Jarraian, ikasle bakoitzak bat aukeratu beharko du eta Blogera igo. Ondoren, Gimp eta Inkscape irudi edizio programak erabiliz, software libreak biak, animazio txiki bat egingo dute. Hemen duzue eredua, Van Goghen kuadroarekin egindakoa.

2014/03/19

DISEINUA 3D: OBJEKTUA. 3DBH DISEINUA





Objektua aukeratu aurretik, ikasle bakoitzak, edateko kopa marraztu du 3 dimentsiotan. Jarraian, x, y eta z ardatzak, bistak eta 3D-aren prozedura menperatze arren, espazio ontzia diseinatu dugu.

2014/03/12

ESPAZIOA LANTZEN INGURUA EZAGUTUZ

 


Espazioa lantzeko 2DBH-ko PLASTIKA ikasgaian, eremu ezberdinetan arituko gara. Eskultura ikusiko dugu, Oteizarena, eta buztinaz formak eraiki. Ingurua ezagutuko dugu, bai Donostia eta bere eraikin esanguratsuenak. Eta bai Lauaizeta inguratzen duen mendi katea: Goizueta aldekoak, Adarra, Ernio, Izarraitz eta Igeldoren jarraian daudenak. Google earthen lan batzuk egingo ditugu eta arku kapaza erabili. Bestetik, arkitekturan murgilduko gara, 3D programarekin etxea eraikiz, besteak beste.

2014/03/11

HORMA IRUDIA EGIA AUZOKO AITOR IKASTOLAN




Egun bat adostuko dugu Aitor Ikastolakoekin horma irudia elkarrekin margotzeko. Interneteko komunikazioa erabiliz, marraztu beharreko edukia eta marrazki mota zehaztuko dugu. Plastikatik luzatuko den proposamena irizpide hauetan oinarritutakoa izango da:

  • unibertsala: ikasle orok parte hartu ahal izateko prozedurak bideratzea.
  • erakargarria: hitz, kolorez eta marrazkiz osatutakoa, arte garaikideko hizkuntza plastikoetan oinarritutakoa.
  • euskalduna: euskara publikatzeko aukeraz baliatzea.