bannerra 1

bannerra 1

2013/05/14

PLASTIKA 2.0: BLENDER EZAGUTZEN ETA BIDEOTUTORIALAK ZUZENTZEN

Datorren maiatzak 22an 5. saioa daukagu. Saioaren egitura bidaltzen dizuet. Batetik Blenderreko sarrera edo hasierako fasea ezagutu, 55 minutuan ezin da gehiago egin, eta bigarren zatian mahai ireki modukoa, edozein galderari erantzunez.


2013/05/13

4DBH PLASTIKA: KOLOREA. KONTZEPTUAK ADIERAZTEKO MULTIMEDIA HIZKUNTZA


KOMIKI LEHIAKETAN IRABAZLE: GURE IKASKIDEA IÑIGO

Aurtengo Lauaizetako Lehenengo Bideo lehiaketan irabazle atera zen Iñigo Alvarezek irabazi du Donostian egin den  Koldo Mitxelena saria, C kategoriako komiki onenarena, hain zuzen ere. Maiatzaren 12an egin zuten sari banaketa ekitaldia Victoria Eugenian,
Informazio gehiago Lauaizeta.net webgunean izango duzue...

Animazio mundial honekin irabazi zuen Lauaizetako I. Bideo Lehiaketa.

2013/05/06

INTERNET PIXKANAKA EUSKARAZ ERE

Ahal dugun guztietan euskara erabiltzen dugu IKT mundu globalizatuan. Ubuntu euskaraz, ikastetxeko prozedura digital guztiak, eta software libreko ahal ditugun programa guztiak. Mozilla Firefox, Android eta Googlen hainbat aplikazio euskaraz ditugu. Luberriko Alexen blogean iragarri bezala, http://alexgabi.blogspot.com.es/2013/05/google-k-hainbat-zerbitzu-euskaratu-ditu.html, Bloggerra euskaratu dute. Baditugu batzuk: google Chrome, google bilatzailea, irudiak, maps,plus, earth,Twitter, Facebook, Libreoffice,Gimp, Inkscape,...Beste batzuk falta: drive eta calendar besteak beste

2DBH PLASTIKA: ARKITEKTURA-ESPAZIOA

Espazioa lantzen hasiko gara etxe mota ezberdinak ikertu eta berriak diseinatuz. Edozein eraikuntza 3 ideia nagusiren inguruan egituratzen da: ARGIA, EGITURA eta ESPAZIO HUTSA. Garaiak, eraikuntzaren funtzionalitateak, ekonomiak, arkitektuaren diseinu propioak, material berritzaileak eta horrelako faktore askok eragiten dio, hala ere, eraikuntza berri horri.
Hainbat ariketa egin ondoren, bakoitzak bere etxea diseinatuko du (kanpoko itxura). Hasi gaitezen...