2013/02/28

PLASTIKA: 2. ebaluazioa amaitzen



Lanak jasotzen ari gara eta hemen berri ematen.
2 DBH-n Ikus Entzun Tailerrean Iprentsa 5. alea iragartzen duten animazioak bukatzen ari dira. Plastikan, berriz, komikia hurrengo asterako amaitzekoak dira: Inkscape, Gimp eta Libreoffice software librea erabiliz. Testuak euskara txukunean idazteko, irudiak sortu, eraldatuz eta komikia maketatzeko programarekin uztartuz. Gidoia euskarako mintegiak koordinatu ditu.
3DBH-n Diseinuko azken lana 3D software librea erabiliz, Blender, fruta egitea izan da. Bi dimentsiotik hasita, aurreko zein goiko bistekin. Frutaren argazkiak bilatu eta gogoko fruta aukeratuz. Gelara fruta ekarriz, erregela ondoan jarrita argazkia atera eta gero, nola ez, jaten gosea apur bat asetuz. Plastikan hilerrian argazkiak atera ondoren, Gimp erabiliz irudiak berriz interpretatzen ikasi behar izan dugu, kutsu artistikoa emanez. Gelan, akuarelaz, hilerriko irudiak gogoratuz, marrazki librea egin dugu. Azken lana, A5 neurrian eta zubia gaitzat hartuta, teknika eta proposamen artistiko librea izango duena izango da.
4DBH-ko Plastikan proiektu luzea garatu dugu bolumena landuz inauterietako bukatu nahi genituen zomorro edo pertsonai ezberdinak egin eta ikastetxean zehar kokatuz.

4DBH bolumena lantzen ariketarekin.

Hilerria gaia eta akuarela

Hilerria gaiarekin Gimp eta ikaslea lagun

Diseinuko lana, fruta 3D eta Blender



2013/02/24


3 DBH ko Diseinuan aurkeztu beharreko azken lana Blenderren eginiko fruta da.
  • Koloreak jarri ondoren argazkia atera.
  • Argazki-irudia kolore bezala erabili. Argiak, isladak eta itzalak mahai gainean jarri.

3 DBH PLASTIKA: IKUS HIZKUNTZA


3 DBH ko Plastikan aurkeztu beharreko lanak hauek dira:

  • Gimp programarekin landutako hilerriaren lana. Eskura pendrive batekin ekarrita, blogean publikatuz ( diseinukoa izanez gero) edo mikelplastika@gmail.com helbidera bidaliz.
  • Akuarelaz hilerriari buruz eginiko lana.
  • Zubia gaia hartuz eta teknika librean A5 neurrian.

2013/02/21

4 DBH PLASTIKA: AMAITZEN



Ebaluazioa amaitzear daukagun bezala proiektuak ere sokaren zirkuluaren moduan bi muturrak elkartzera doaz. 4. mailan bolumena landuz eginiko formak pintatzea bakarrik falta zaigu. Azken ukituak dira. Lana borobiltzeko, ikasle bakoitzak bere blogean proiektuaren nondik norakoak azalduko ditu. Euskaraz txukun idazte arren Xuxen zuzentzailea erabiltzea nahitanahiezkoa izango da. Irudiak eskuragarri picasa webgunean.
                 

2013/02/13

4 DBH PLASTIKA: BOLUMENA-INAUTERIAK


Inauteriak girotzeko 4 DBH-ko Plastikako eta A taldeko ikasleei, teknologia alorrean, bolumena lantzeko honako ariketa luzatu zitzaien: pertsonai edo piztia egitea, bai zinemako, bai literaturako, ikastetxeko korridoretan jartzeko.
Talde lana izanik, partaideen artean adostu behar zuten zein edo zer egin. Ondoren, paperean marraztu bere egitura formala, bolumena kontuan hartuz.
Ikastetxeko gune ezberdinen argazkiak atera genituen eta internetez jaitsitako gure pertsonaiaren irudiarekin muntaia egin emaitza birtuala aurreikusiz.
Kartoiak, alanbrea eta kolaz igurtzitako paperarekin forma burutzea besterik ez da geratzen: egituraren zati garrantzitsuak, loturak, bete lanak...
Azken aurretik kolorea.

Eta azkenik kokapena.



2013/02/05

GIMP eta INKSCAPE


Bi orduko gaurko saioan Gimp eta Inkscape ikusi eta erabiltzen ikasiko dugu. Aurrena azalpenak eta gero praktikaz aplikatu. 20 minutuko 4 bloke jorratuko ditugu. Helburu nagusia irudiak sortu, eraldatu eta erabiltzean datza, aurkezpenetan, idazlanetan, blogean eta beste edozein aplikazioetan.

  1. Gimp: argazki edo irudiekin berriak sortu. Erremintak. 20 min.
  2. Inskape: irudia eta hizkiak. Erremintak. 20 min.
  3. Gimp: geruzekin irudi berriak sortu. Formatuak. 20 min.
  4. Inskape: publikatu edonon. Formatuak. 20 min.