2012/05/29

3DBH DISEINUA: BLENDER 3D DISEINU ETA ANIMAZIOA

Blog honetako aurreko sarrera batean hitz egin genuen Blender software ikaragarri honi buruz. Ikasteko modua ikastetxeaz gain, norberak bideotutorialez baliatuz, youtuben ugari daude, eta kontzeptuak bereganatzeko foro eta wikiliburuak. Dena doan.





2012/05/28

4DBH PLASTIKA ARTE INSTALAZIOAK


                Artearen bilakaera gizartearen parekoa izan da, nahiz eta Artea, XIX. Mendetik gizarteari bideak ireki nahian edo, mugak hautsiz ibili behar izan duen. Abangoardiak deritzegu. Ez dira errazak ulertzen, batez ere ez baditugu ikertzen eta ikasten. Arte adierazpenaren euskarrietako bat Arte Instalazioa dugu. Hemen ikusgai YOUTUBE-tik hartutako bideoa, Bilboko Guggenheim museoan aurkeztutako instalazio batzuen  adibidea eta gure ikasleen lan batzuk. Ikasleek lanak aurkeztu ahala  ikusiko ditugu...

















2012/05/24

KULTURA ASTEA 012: SURFA EUSKAL HERRIAN


Gaur daukagu surfari buruzko hitzaldia 4 DBH-koentzat. Bertan, surfaren inguruari hurbilduko gatzaio Ane Fernandez ikasle ohi eta 4 DBH-ko Xabier Leozen eskutik. Moderatzaile Mikel irakaslea izango da, surfeko gotorlekuetakoa den Zarautz herrikoa delako. Haritz Aranburu zarauztarra munduko surf txapelketetan oso ondo dabilenez surfaren ezaguera gehiago zabaldu da, medioak surfari buruz erreportajeak eginez edo berriak azaleratuz. Itxasoak zipristintzen duen herri orok dauka bere surf jatorria, pertsonaiak eta abenturak. 60 hamarkadako lehen abuntureroak, 80-90 urteetako pijo estiloa, eta hortik aurrera herri guztiari zabalduta, surf egiten duen jende orok edozein bizitza estilo duelarik kalean dagoenean. Hemen jarraian ikus ditzakezuen bideo ia guztiak Euskal Herrikoak dira. 

2012/05/22

3.DBH TEKNIKAK

3.DBH TEKNIKA ARTISTIKOAK Paperarekin KAPELAK sortzen:
MATERIALA: - PAPER EZBERDINAK (DIN A 4 arrunta, egunkariak, kartulina zuria /beltza, setazko papera, ... - Material gardena :azetatoa zelofana,... - GORAIZAK - BARRAKO KOLA INSPIRAZIO BILA ..... http://www.mundochica.com/moda-de-papel/ http://jennifercollier.co.uk/ http://www.ohcolourmein.com/sombreros-de-papel/ http://www.thierrykauffmann.com/static10/sabrina http://www.bekiamoda.com/tendencias/fotos/galerias/vestidos-papel-aspesi/vestido-papel-aspesi-bajo-floral KAPELAK EGITEN .... http://consombrero.homelinux.com/tag/sombreros-de-papel/
HASI LANEAN!!!

4.DBH INSTALAZIOAK

4.DBH INSTALAZIO ARTISTIKOA KOLOREA gure lanaren elementu nagusia izanda, ikastetxeko espazio bat aukeratu eta eraldatuko dugu. Lauiazetako ataria????
Agian MEDIATEKA itsaso zabal urdin bat?????
Edo eta PATIOA labirinto nahasi bat?????
Donostian, OLATU TALKA programaren barruan Urumea ibaia eraldatu zuen Pilar Soberonek: "Pilar Soberon artistak Z.B Zubitik Barrena arte instalazio iragankorra sortu du Donostiako Olatu Talka ekimenerako. Ostiralean hasita asteburu osoan zehar musika, artea eta bestelako kultur ekintzak ugaritu dira Donostian baita Euskal Herriko beste hainbat herritan ere. Lasarteoriatarraren lana ikusgai egon da larunbatean 9:30etatik aurrera Urumearen itsasadarrean zehar. Buia laranjen bidez, Urumearen kokapen jakinetan, ur gainean marrazki, siluetak eta puntu errenkadak sortu dira, ur etorriak eta itsasgorak mugitu dituztenak. Artistak hala definitzen du lana, "Z.B. ur gaineko eskultura bat da ibaiarekin komunikatzen dena, ibaiaren espazio naturalaren berreskuratzea proposatzen du bere espazioak berpizten eta “ur biziko ibai” eraldatzen. Bere botere aldakorrak, bere jatorriak eta garapenak, materiaren irudimena zabaltzen dute. Prozesuan beraz, materiaren aldaketak nabarmentzen dira, horrela Victor Hugok zionez: dena deformatzen da, baita itxuragabea dena ere.""Txintxarri aldizkaria. LAISTER IKASLEEN LANAK IKUSGAI!!!!

2012/05/20

IET 2DBH: Matrix laburmetraia

XXI. mendeko film esanguratsuenetako bat izan da Wachowski Estatu Batuarren Matrix, irudiaren eta azken teknologien garai hauetan. Ikasleak etxean, kalean eta ikastetxean bizi duten multimediarekiko harreman estua dela eta pelikula hau ikusi dugu. Asko gustatu zaie. Gai filosofikoak lantzen ditu, giro ilun eta itogarrian, baina aktore ezagunak eta akzio ugari dituenez, efektu bereziekin atonduta, formatua gustukoa dute. Jarraian galdera hauek erantzun beharko ditu ikasle bakoitzak:

2012/05/15

3DBH DISEINUA: KULTURA ASTEA 2012. KARTELA

Data zehatza jakin aurretik, maiatzak 21-25 izango delako, diseinu grafikoa maiatzean ospatu behar dugun Kultura Asteko kartela landu dugu, Aurtengoan Euskal Kirola da gaia. Lanak ikusgai 3DBH-ko ikasleen blogetan dituzue. Hemen jarraian ikus ditzakezuen lanak Abaldek egin dtu, maisutasun handiz eta software librekoa den Gimp irudi editatzaile progama erabiliz.










2012/05/12

4DBH PLASTIKA.DISEINU GRAFIKOA: MOZORROEN APLIKAZIOAK


 Martxoak aldera bukatu genituen eta ikasleen blogetan ikusgai egon badira ere, hemen dituzue adibide pare bat, inauteriak zirela eta ikastetxean mozorroak pentsatu, eskulanean mozorroak egin, mozorrotu, argazkia atera eta ordenagailuz eta GIMP irudi editorea erabiliz eginiko DISEINU GRAFIKOKO aplikazioren bat: liburu azala, kartela,...Denak ilusgai PICASAko Plastikako betiko LANAK gunean...




DISEINUA 2D ETA 3D:SOFTWARE LIBREA


LIBREOFFICE programa ofimatikako programen bilduma da OPENSOURCE komunitateak garatua, doanekoa eta oso ondo funtzionatzen duena. Aurrerapenak eginez marrazki teknikoa lantzeko, oraingoz 2D-n lan egiteko bakarrik, baina DBH-rako oso egokia den programa dakarkigu hemen, LIBRECAD. Hau ere doan eta eskuragarri. Windowsen edo Linuxen erabil dezakezu, instalatzeko oso erraza. Libreoffice euskaraz dagoen moduan, Librecad oraindik ez...pena!

Behin 3D diseinua eta animazioa lantzeko opensourceko beste programa ospetsua erabiliko dugu: BLENDER. Objektuak diseinatu, barne diseinua, arkitektura eta animazioa gure esku...pixkat ikasi eta puska dibertitu!

2012/05/11

4 DBH PLASTIKA PAISAIARI BEGIRA

Irudimena eta marrazkia. Nahiz eta edozein hizkuntza plastiko erabili, nahiz eta garrantzitsua den marrazteko modu eta kontzeptu “esteriotipatuak” gainditzea, ulerterraza eta atsegina den marrazki “arruntera” itzuli gara ariketa honetan. Irudi lagungarririk gabe, “buruz” pentsatu eta marraztu: fondoa marroia, lehenengo marrazkia beltzez eta gero zuriz. Formatua A3 baina handiago.

MUSEOAK BIRTUALKI BISITATUZ
















Museoak Artea hiltzeko lekuak omen dira diote batzuek. Besteek, Bilboko Guggenheim kasu, intelektualarena egin pixka bat, inguruneaz gozatu, piperrik ulertu ez, argazkiak atera eta oporrak biribildu. Ikertzaileak berriz esan dezakete bertan biltzen diren lanak gizarteari hurbiltzeko, ideiak zabaltzeko, lanak ulertzeko baliagarriak direla. Administrazioarekin loturik presupuestoak direla, politika, itxura, diru estalketa, nahasketa, interes pribatuak, hel diezaiokegu analisiari ikuspuntu ezberdinetatik.
Museoak museo sarrerarik ordaindu gabe, interneteko kuotaz gain, bisita ditzakegu museo mordo bat on line gaudenez artproject egitasmoan. Pena ez dagoela euskaraz. Bertan, arte lan ugari ditugu ikusgai, erresoluzio handiaz, eta museotik barrena joan gaitezke birtualki bisitatuz. Azkenetakoa jarri dutena Bilboko ArteEderretako Museoa da.