2012/03/22

4 DBH PLASTIKA KANPOAN LANEAN


Jaso dugu Plastika gelatik at egindako lana. Hilerrian, auzoan eta Otxoki parke inguruan eginiko 3 marrazki A4 neurrian boligrafoz eginak, ezin ezabatzerik eta marrarengan adierazpen maila eta egitura sortzaileak indartuz. Boligrafoarekin jarraituz norberak bere hankak marraztu ditu, modelo bizia, geldirik baina mugitzen direlarik, muskulu arranpa arriskuarekin, eskortzoa landuz. Aberasgarria da espazioz eta neurriz aldatzea, ingurua analizatu eta formak bereganatzea, ierarkiak markatzea, garrantzitsuena eta 2. mailako egiturak ezberdinduz. Gustukoa da ere ikas lagunekin patxadaz eseri, eroso jarri eta marrazte prozesuan murgiltzea, itzal ederraz gozatu edo udaberriko lehen eguzki izpiaz blai erlaxatuz...marrazten...Prozedura errepikatu dugu, boligrafoz ere, Plastikatik kanpo baina ikastetxe barneko espazioa marraztuz. Azken lana akuarelaz ikastetxeko eremutik atera gabe kanpo aldean ikusitakoa koloretan marraztuz.
De 4 DBH PLASTIKA KANPOAN LANEAN
De 4 DBH PLASTIKA KANPOAN LANEAN
De 4 DBH PLASTIKA KANPOAN LANEAN
De 4 DBH PLASTIKA KANPOAN LANEAN
De

2012/03/16

4 DBH PLASTIKA. AZKEN TXANPA IKASTURTEA AMAITZEKO


KAIXO BISITARIAK!


Esan bezala Plastikan IKT inguruan lanean aritzeko softwareen zerrenda jarriko dizuet. Ia denak 2.0, copyleft edo creative commons dira, libreak. Hauek jaisteko, instalatzeko edo zer eta zertarako diren sakontzeko google bilatzailean jarri eta aukera pila izango dituzue. Bestela lasai galdetu...
  • CAMSTUDIO: pantailakoa grabatzeko.
  • GIMP: irudiak egin eta argazkiak ere editatzeko.
  • INKSCAPE: maketatu eta sormena modu bektorialean.
  • COMIC LIFE: komikiak erraz egiteko.
  • LIBREOFFICE: testuak prozesatzeko.
  • XUXEN: testuak euskaraz zuzentzeko, luzapena.
  • BLENDER/SKETCHUP/3DMAX: 3D diseinua eta animazioa
  • AUTOCAD: marrazki teknikoa ordenagailuz, 2D eta 3D
  • FLASH: animazioak web eremurako.
  • VOZME: testua audio bihurtzeko.
  • AUDACITY: audioa sortu eta editatzeko.
  • MOVIEMAKER: bideoa editatzeko.
  • YOUTUBE: bideoak bilatu eta online gordetzeko.
  • A TUBE CATCHER: youtube-tik bideoak jaisteko.
  • X MEDIA RECODE: artxibo motak aldatzeko.
  • 7-ZIP: konprimitzailea.
  • PICASA: irudiak on line gordetzeko.
  • DOCS: dokumentuak elkarrekin landu, on line gorde, aurkezpenak, galdera sortak,...
  • PREZI: aurkezpenak on line egiteko.
  • IMPRESS: aurkezpenak egiteko.

2012/03/14

3DBH DISEINUA: 3D ANIMAZIOA

Aurkezpen honetan 3. ebaluazioan egingo duguna ikus daiteke. Cinemagraph egin ondoren 3D munduan murgilduko gara. Youtuben tutorialak dituzue bakoitzak bere erritmora ikas dezazuen. 2Dko formetatik 3D formak sortu, eraldatu, kolorea eta azalak jarri, kameraz grabatu, efektu bereziak eta azkenik animatu. Munduko lekua aukeratu eta 3D birtualean birsortuko dugu! Aurkezpen honetan botoiak klikatu eta aurrera eta atzera ibil zaitezke!!

2012/03/05

3 DBH DISEINUA GIF ANIMATUAK ETA KARTELGINTZA



Uzta jasotzeko garaia heldu zaigu, ez nota jartzearena bakarrik. Lan guztiak dira errespetagarriak  baina lan txukunak benetan gustura dasta daitezke behin eta berriz. Hemen ditugu adibide 
batzuk...




2012/03/01

4DBH PLASTIKA MOZORROAK

En Tolosa inauteriak...!!! zioen Kortaturen abestiak. Hemen, Donostian ere ospatu ditugu. Kartel, laburmetrai , antzerki edo bideojokoaren azala diseinatuko dugu, eskulanez baliatuz eginiko mozorro irudiekin. Argazkiak betiko LANAK GUNEAN. Ondo pasa lanean!!