bannerra 1

bannerra 1

2012/01/28

AMODIOZKO GUTUNAK LAUAIZETAN




Euskara batzordeak proposatuta Lauaizetako I. Amodiozko Gutun Leihaketa antolatu da. Bi maila izango dira, ikasleen artekoa eta helduena ( gurasoak, irakasleak, eta irakasleak ez diren Lauaizetako langileak). Gutunak euskaraz. Noizko esango dugu, hasi pentsatzen...

2012/01/22

BIRZIKLAPENA, TALDE LANA, GIZA IRUDIA



Urte hasieran propagandazko egutegiak jasotzen ditugu aurrezki kutxetatik. Plastikako ikasgaian paperean neurri erraldoiko marrazkiak egiten ditugu, egutegiko giza irudiak zatika edo guztiz eraldatuz, esanahia eta hizkuntza plastikoa talde lanean eztabaidatu eta adostuz.

2012/01/15

4 DBH PLASTIKA NOTAK NOLA

Plastikako notak horrela izango dira: eguneroko lana ebaluatuko da ikasgelan eta ikasleak blogean jarriko dituen lanak ere. Egindako lanak eta prozedurak %70 eta jarrera %30. Ikasgelan azalpenak emango dira.

ARGAZKIGINTZA DIGITALA: ARGIAREN AZTERKETA


Ikasle bakoitzak bere blogean 3 argazki jarriko ditu, etxean ateratakoak eta euskara txukunean bakoitzarekiko zerbait idatzi, euskaraz eta irudiarekiko zer adierazpen maila duen, sinbologia, poetika, erretorika,...Argazkien lan hau bukatzeko epea OTSAILAK 12. Lan honek notaren %10 balio du, 10 puntutik 1 puntu.

  1. ILUNTASUNA
  2. ARGI INDARTSUA, ITZAL GOGORRA
  3. ARGI LEUNA, ITZALIK EZ ETA AZAL LEUNAK.

AIO! TXISTOR FESTA, HATOR DANBORRADA!



Txistorra jaten bukatu genuen urtea eta etorri gara indar berrituak. Hasi ere ez gara egin eta danbor hotsak datoz Donostialdeko auzoetatik. Azpeitikoak ere entzuten dira. 2012 honetan Euskara Batzordekoek Lauaizetako atarian egunero euskarazko testuak jartzea erabaki dute, euskarazko irakurketa ohitura bihurtuz, Argiako egutegiaren egunerokoak bi aldetatik neurri erraldoian.