2011/05/29

CINEMAGRAPH Lauaizetan



4DBH INFOR ikasgaian CINEMAGRAPH fenomenoa lantzen ari gara eta emaitzak laster ikusiko dituzue hemen eta ikasleen blogetan ere. Batzuk lan asko egin eta animazioak egin badituzte ere, cinemagraph kontzeptua ez animazioa ez argazkia izatean datza, tarteko irudia baizik.











2011/05/26

IKASTOLA EGUNA 2011




Datorren ekainaren 11ean Ikastola Eguna ospatuko dugu. Urtero bezala Lauaizetako 3.dbhko ikasle eta gurasoak arduratuko dira antolaketaz. Parte hartu eta ondo pasa!! Afarirako izena eman behar duzue, 20 euro. Menua hauxe da: 1. Errusiar entsalada. 2. Txibiak tinta beltzean. 3. Karrilerak. 4. Arrozesnea.

IPRENTSA ALDIZKARI DIGITALA KALEAN



Jada kalean 0 zenbakia. Lauaizetako aldizkari digitala labetik atera berria. Lauaizeta BHIko webgune berrian! Sartu eta goza

http://www.lauaizeta.net


2011/05/11

4 DBH PLASTIKA IKASTURTE BUKAERA



Prentsa digitala dela eta, ez dakizu zer den?
Lauaizeta ikastetxean ekoizturiko aldizkari digitala da. Maiatzak 25ean zero zenbakia aterako dugu. Irekia, zabala eta interesgarria. Denon artean eta guztiontzako egina. Lauaizetan egin eta mundura irekia. Beno, prentsa digitalean tira komikoa beharrezkoa da. Nork egin? 4DBHko Plastikakoak. Pentsatu eta marraztu....Hala ere, ikasle bakoitzak, ikasturte amaiera bere erara egokitu ahal izango du, hemen dituzue aukerak:

2011/05/09

MARIJERI ELKARRIZKETA LAUAIZETAKO PRENTSA DIGITALEAN


Marije liburuzainak lan itzela egin du hainbat urteetan zehar Lauaizetako ikasle eta irakasleekin. Irakurzaletasuna piztu eta zabaldu du bere lana txukun eta maisuki eginez. Aurten jubilatuko denez geroarte goxo bat emateaz gain, besarkadak ere, eta muxuak,...bere lana ezagutzera ematea baina hobeagorik? Maiatzaren 25ean argitaratuko den 0 alean berekin izandako elkarrizketa argitaratuko dugu beste edukinekin batera. Prest zaude gozatzeko?