2010/11/30

Abendua egutegirako



ABENDUAK 3 EUSKARAREN EGUNA


Hasi da futbito txapelketa, 1 dbh-koak 2dbh-koen aurka. Musika eta irratsaioa bozgoragailuetatik eta gimnasioan aerobitoiaren entsegua. Tortilak etorri zain, berotzen doa Euskararen egunaren giroa...
Duela 2 ikasturteko aerobit0ia...
Aurtengoa prestatzen...
Futbito txapelketa martxan da dagoeneko...

2010/11/17

4DBH EGUTEGIA ETA IKASBIDAIA



Egutegia egiten ari gara. Ikasle talde bakoitzak hilabete bat hartu du eta lanketan ari dira. Bestalde, presupuestoak eskatu ondoren bi aukera ditugu finalerako. 400 ale ateratzeko asmoa, kuatrikomia, 250 gr-ko papera, disdira eta 24x50 zm-ko formatoan, goitik euskarri bihurgunetsu batekin. Zenbatean saldu? Zenbat irabazi ale bakoitzeko? Ikasle bakoitzak, bat etxerako gordeta, 4 saldu beharko lituzke. Demagun 65 ikasle direla. 65x4x1.5=390 euro irabaziak. Inprimategiari ordaintzeko 1.800 euro aurreratu beharko lirateke. Orain dator erabakia. Aurrera?

2010/11/14

4 DBH KOLORE BAKARREAN


Kolore bat aukeratu eta aberastu zurira eta beltzera ñabardurak bilatuz. Gaia denontzat berdina: gosaria. Ikuspuntua, konposizioa, enkuadrea, pintzelkada mota, kolore planoak ala argiluna, adierazpena eta teknika norberaren kontura.

4 DBH PLASTIKA EBALUAKETA AMAITZERA DOA




Irailetik gaur arte egindako lanak ikasle bakoitzak bere Blogean txertatu behar ditu, eta zer, nola eta zergatik egin dituen ulertu. Azken lana falta zaigu, kolore bakarrean marrazkia egitea. Tipula eta barazuriarekin egindako lanak Picasako betiko lekuan dituzue, ikasleak irudiak hartzeko eta edonork ikusi eta gozatzeko...