2010/06/15

1DBH ARTISAUTZA MANDALA




Mandala guztiak ikusteko PLASTIKAKO LANAK atalean sartu, badakizue, hor eskuin aldean, beste lanekin batera dauden IRUDITEKAN.

1DBH ARTISAUTZA MOSAIKOA





Lan ikusgarriak burutu dituzte Artisautzako ikasleek! Hori da hori jarrera langilea. Talde lanean jarduteko ahalmena erakutsi dute, koordinatzeko gaitasuna eta nola ez, lanerako gogoa.

3DBH SANDWICH LEHIAKETA

Ikasturte bukaera eroa! Plastika jarduna zirku bihurtua. Bi ikasle bolondres aurkeztu eta eskeini dira Lauaizetako I. Sandwich Lehiaketan parte hartzeko. Uste dugu ez dela inor galtzaile atera...

2010/06/09

4DBH INFORMATIKA 3D ANIMAZIOA


4DBHko ikasleak ari dira honezkero maletak itxi nahian. Gaur egungo gazteek, 5 egunetako behar duten erropa eta konplementuak maleta bakarrean nola sartu asmatu ezinik, formula zientifikoa ateratzen bukatu dezakete eta. Infor Bko ikasle batzuk burubelarri aritu dira lanean, gogor eta argi, sormenari lanaren sostenguz ateak irekiz. Indarra eta irudimena, gogoa eta adimena. Blog honetan dituzue ikasleen eztekak. Adibide eta amu gisa,beldurrezko generoari lotutako lan txukun bat...TO BE CONTINUED...

3DBH DISEINUA PUBLIZITATEA


Diseinu grafikoa paperean ulertu ohi zen garaiak pasa dira. Gaur egun, publizitatea eta komunikazioa ardatz dituen Diseinu grafikoa Web munduan murgildu da. CMYK eredua RGBra itzultzen da mementu oro. Hemen dituzue ikasleek landutako ariketa batzuk. Ebaluaketa honetan 4 ariketa nagusi egin ditugu. Batetik, Txartel komertziala ( Detektibe pribatuarena ), bigarrenik errepidean jartzen diren publizitate erraldoiak ( oinetakoena ), hirugarrena jatetxeko menuaren diseinua izan da ( Sagastieder jatetxea ) eta azkena eta potoloena, maketazio softwarea erabiliz katalogo publizitarioa ( Hotelarena ). Denak ikusteko ikasleen Blogetan sar zaitezkete. Ikasleren batek, hala ere, ez ditu igo oraindik bere Blogera igo behar zituen ariketak. Adina ote?




3.DBH TEKNIKAK INTXAURRONDOKO SOUVENIRRA


Nork irabaziko du ikasle zintzo eta langileenaren saria?