2010/02/25

4DBH INFORMATIKA B AZTERKETA

Laminak ikasgelan amaiturik ikasle talde bat azterketara etorri zarete. Lehenengo deialdia gaur izan da, otsailak 26an. Bigarren deialdia, oraingoz azkena, Martxoak 5ean. Azterketa ikusgai hemen jarraian.

1 lamina

1DBH ARTISAUTZA TXARROKAK BUZTINAZ

1DBHko ikasleak jator eta sutsu aritu dira buztinari formak hartzen lagunduz. Prestatzeak eta jasotzeak lan ugari ematen badu ere, eta jardunean gozatzen dutelarik hain denbora urrian ere, jo ta ke aritu dira. Mahaiak garbitu, paperak jaso, buztinak bildu plastikoan, lehortzen utzi, armairutik gorabehera, erliebeak lortu, etab luzea. Hoberena, hitzak utzi eta irudiak hitzegin dezatela...













2010/02/23

1. DBH KOLOREA

Zian, magenta,...lagun berriak egi ditugu!!!!!Lehenik hotzen taldea, ondoren beroena eta azkenik denok elkarrekin dantzan!!!!! Ze nolako zorabioa!!! Gonbidatuta zaude""








2010/02/15

2DBH KOMIKIA lifekin


Life softwarea erabiliz komikiak egin ditugu. Nahiz eta hainbat aldiz errepikatu ikasleren batek orri bat baino gehiagotan egin du komikia. Batzuk ez daude osorik eta testuak ere ez dira denak ikusten. Osorik ikus ahal izateko adierazi. Denen gustorako dituzue, euskaraz gehienak eta akats ortografiko eta guzti,...labetik atera berriak eta zirugiarik gabe!

2010/02/09

4DBH TALDE LANA NEURRI HANDIAN


Neurri handiko egutegiak iristen dira urtero ikastetxera propaganda gisa. Gainean pintatuz egin dugu lan hau. Talde lana aberasgarriaz gain interesgarria da dialektika landu, akordioak lortu eta ahal den neurrian ondo pasatzeko.