2010/01/29

2.DBH KOMIKIA

HOP-HOP-HOP!!!!! Beroketa lanak!!!!!
Norberak bere komikia egin aurretik, honako ariketak egin ditugu: aurpegia, giza irudia, "Katu ...aren istorioa", "Markesaren alaba", ...







2010/01/27

1. DBH ARTISAUTZA BUZTINA

Hemen dauzkagu 1DBHko Artisautzako 2 taldeak Plastika gelan lan eta lan. Bideoan ikus daiteke buztinez txarroka egiteko prozedura.

3. DBH TEKNIKAK

ETA ORAIN ... tenperak, txinatar tinta, ura, ... TEKNIKA BUSTIAK!!!!

2010/01/20

2DBH KOMIKIA

Komikia 2 modutan egingo dugu. Komiki bat ordenagailuz Infor gelan eta etxean, eta beste komikia arkatzez eta errotulagailuz Plastika gelan eta bukatzen ez bada, etxean. 2 komiki, 2 istorio. Bietan adimenak, irudimenak eta lanerako gogoak eta indarrak hartu behar dute parte. Zailtasun berezirik ez da egon behar, eta azaldu ezkero hor daude irakasleak laguntzeko. Hemen dauzkazue bideo batzuk marraztera animatuz...
1 ATALA
2 ATALA
3 ATALA
4 ATALA
5 ATALA

2010/01/19

3DBH ARGAZKIGINTZA ETA TINTA TXINARRA






Gure ikastetxea Polloeko hilerriari itsatsita dagoenez, iaz bezala kaletan antolaturiko eremu zabal eta berezi honetan murgildu gara, hilerria gaia harturik errealitatearen zatiak argazkitan harrapatu eta gero artelanetan bihurtzeko. Badakizue artea=ehizatzeko tresna. Espazioa eta formak nahiko ezbalira, hor daukagu herriaren historiaren aurpegi bat: sendiak, boterea, maila sozialak, erlijioa, gerrak,...eta gainera heriotzaren inguruko pentsamendu eta sinbologia.
3DBHko ikasleak argazkiak Blogean txertatu behar dituzte, izenik eta giza irudirik azaldu gabe. Irudiak eraldatzeko softwareak erabil daitezke. Kopurua 3-6. Behin Plastikan gaudela, tinta txinarraz marrazkiari ekingo diogu.

4DBH PLASTIKA GELAKO LAN GIROA

Tanborrada eguna, Sansebastian bezpera. Plastika gelan lan giroa berezia da. Ikasle bat dantzan,...

2010/01/13

4DBH PLASTIKA ARGAZKI DIGITALAK II KOLOREA

4DBHko Plastikako ikasle!! 4 Argazki egin behar dituzu, zure Blogean txertatu eta bakoitzari dagokion izenburua jarri, txukun. Konposizioa libre, edukiak, enkuadrea, ikuspuntua, adierazpena...ZURE SORMENARI ATERIK EZ ITXI!!!
Blogean txertatzeko epea Otsailak 5 gaueko 22:00:

1- KOLORE BIZIAK: Jatorrizko koloretik hurbil dabilena
2- KOLORE APALAK: Jatorrizko koloreaz gain kolore gehiago nahasturik dituena
3- KOLORE ARGITSUAK: Jatorrizko koloreak zurirantz jotzen duenean
4- KOLORE ILUNAK: Jatorrizko koloreak beltzarantz jotzen duenean


4DBH PLASTIKA: AURPEGIA, GIZA IRUDIA ETA ADIERAZPENA





Egindako lanak Blogeko PLASTIKAKO LANAK Picasako web atalean aurki daitezke. Hemen ere aurkezpen moduan.

2010/01/12

3DBH HIZKUNTZA PLASTIKOA TINTA DANTZAN






Surrealismoak oharkabean sortu ohi zituen lan asko. Baita ere abstrakzio lirikoak edo expresionismo abstraktoak ere. Gu, horretan murgildu gara. Murkil egin eta ea nora garamatzan tinta iheskor eta dantzariak. Ez dugu sakondu eta froga hutsean geratuko da, baina ikaslearengan ustekabearen joko horrek adimenean utzi duenarekin konformatzen gara. Baietz? Behin hori eginda, oharkabeko sormena, pintzelarekin aritu gara beste joko batean. Bideoak emaitzak ikusi eta pintzelaren jarduna erakusten du.

2010/01/09

4 DBH PLASTIKA MARRAZKIA TINTAZ

Aurpegia eta giza irudia lantzeari jarraitzen diogu. Bi arkatzez eta orain marrazki azkarra, buruz, eta tinta txinarraz.

4 DBH PLASTIKA MARRAZKIA TINTAZ

Aurpegia eta giza irudia lantzeari jarraitzen diogu. Bi arkatzez eta orain marrazki azkarra, buruz, eta tinta txinarraz.

2010/01/05

3 DBH DISEINUA.BARNE DISEINUA 3D

3Dko programek denbora luzea eskatzen dute menperatu ahal izateko. Ez zailak direlako, atal anitz eta xehetasun zerrenda luzea biltzen dituztelako baizik. Eszena, espazioa, formak, ierarkiak, argiak, ehundurak, koloreak, kamerak, mugimenduak, planoak, soinuak, musika, narrazioa, adierazpena, sinbologia, etab.
Diseinuko talde honetan lan giro ona dagoenez zerbait potentea egiten saiatuko gara. Bakoitzak bere proiektua landuko du eta Otsailerako ea zer ikus dezakegun...
Honako irudi hauek softwarea ezagutzeko ariketatxoak dira...




3 DBH DISEINUA.IRUDIA ERALDATU ETA SORTU

3 DBH DISEINUA.DISEINU GRAFIKO BEKTORIALA


3 DBH DISEINUA.AZALAREN DISEINUA



Hondoratutako itsasontzia zen gaia. Emaitzetatik pare bat hemen ikusgai eta besteak ikasleen Blogetan. On egin!

3 DBH DISEINUA.KARIKATURA ARIKETA


Lan onak benetan. Hoberena, hala ere, Blog honetan eskuinaldeko ikasleen zerrendetan bilatu eta Diseinukoa aurkitutakoan bertan murgiltzea. Kontuz hondoratu gabe!

3DBH DISEINUA FONDOA

4DBH PLASTIKA IKONIZITATEA KOLOREZ


Lanak ikusteko ikasleen Blogetara jo edo bestela hemen.

2DBH GIZA GORPUTZA MARRAZKIA



Zozketa bidez ikasleak mahai gainean jarri eta marrazkiaren arau eta prozedurak argitu ondoren lan giro ona bilatu eta gizakia marraztu dugu: A4 orrian non hasi eta non bukatu, forma geometrikoari lotu, marra laguntzaile bertikalak eta horizontalak erabili, erdiak, puntu garrantzitsuak, argiluna eta adierazpena.