2009/11/25

4DBH IKASBIDAIAKO KAMISETA EZEREZEAN


Plastikako programatik at geratu da Ikasbidairako kamisetaren lanketa. Ikasleen gogoak eta irakaslearen gogoak elkar jo dute. Plastikako programazioan sartu, notarako eta hainbat prozedura jarraitzeko prest zegoen Plastikako irakaslea, baina ikasleak iritsi ezberdinekoak ziren, marrazkia landu eta kitto. Adostu dugu nahi duenak etxean bere kabuz egitea.

2009/11/23

4 DBH PLASTIKA KAMISETA DISEINATU

Ikasbidaia medio kamiseta diseinatuko dugu, bidaiaren inguruko giroa animatu, oroitzapen gisa eta ahal bada diru etekina ateratzeko. Saltzea samurra ez denez ea diseinu erakargarriaz eta salneurri konpetitiboaz aldapa gure alde jartzen dugun. Ariketa honek eskatzen duen prozedura hemen jarri dugu.

2009/11/18

2.DBH D

Kartel gehiago!!

1. DBH ARTISAUTZA


A ze nolako artisau taldea Lauaizetako hau!!!!! Alanbrea+abilezia=????

4DBH INFORMATIKA B NOTAK




Ikasle maiteak! Iritsi da notak emateko unea. Ostegunean ez naiz INFOR gelan izango, gaixorik bait nago, baina ZAINTZA aprobetxatuz LANA egin behar duzue. Notak! lana egin duenarentzat pozgarria eta gazigozoa kolperik ia jo ez duenarentzat, gutxiengoa gure kasuan. Hala ere, NOTAK jeitsi egingo dira lanak BLOGEAN ez badaude. Ezin izan baduzue, arazo teknikoak direla medio, lanen bat igo; idatzi itzazue sarrerak non azaltzen duzuen lan edo ariketa horren ezaugarriak, zerbait, nik IRAKASLEAK, ZUEN HAUSNARKETA irakurri eta ondorioztatzeko lan hori ikasgelan edo etxean egin duzuela, edo behintzat saiatu.

Hasteko, bidali zuen Blogaren eta lanen egoeraren berri, eta zein NOTA espero duzuen mikelplastika@gmail.com helbide elektronikora ( horrela, etxetik, edozein arazo edo galderari erantzun diezaioket ).

IKASLE bakoitzak hau jakin behar du: BLOGEAN 10 LAN EZ BADAUDE, EZIN DA GAINDITU EBALUAKETA.

Hortaz, OSTEGUNA 19, BLOGA txukuntzeko saioa izango da. Ez galdu denbora! 10 lanak ezin badituzue igo, lanak ordezkatuko dituzten azalpen-hausnarketa-teorikoak. Ondoren, bakoitzari zein lan falta zaizkion azaltzen duen taula. Okerren bat balego, lasai, zuzenduko baitugu. Klikatu taulan eta handiagoa ikusiko da. Laukitxo zuriak lana ez dagoela Blogean esan nahi du, eta grisak nota jarria daukala. Sarean animazio lanak baleude, idatzi sarrera hori aipatuz.


Ahal izanez gero, ostegunean, bestela, OSTIRALEAN, inkesta, NOTAK eta mahai ingurua. Ziurrenik, sendatuz gero, han izango naiz.


3DBH HIZKUNTZA PLASTIKOA KOLORE PLANOAK


Lanak betiko lekuan

2009/11/12

4DBH INFORMATIKA LANAK

2DBH KARTELA


Azken lana kartela egitea izan da. Arkatzez sagarra, basoa; ondoren, pintzela eta kolorea akuarelaz jantzia liburuak egiteko, emaitza ikusgarriekin. Azkenik collage teknika, publizitatea, diseinua, adierazpena, ideia, funtzioa, kontsumoa,...Lan guztiak ikusteko klikatu hemen.

2009/11/10

2009/11/04

4DBH PLASTIKA POLLOCK-ROTHKO

4DBH PLASTIKA IKONIZITATEA MARRAZ MARRA



Askotan errazena zailtzat har dezakegu. Ideiak garatzea eta hizkuntza plastiko ezberdinak ulertzea eta menperatzea bide aberatsa zein bihurgunetsua izan daiteke...ideia-adierazpena-komunikazioa. Nahiz eta ikusitakoa ezin deskodifikatu: hara non Arte Garaikidearen fama eskasa gizarte maila askotan.
Errepresentazio eremuan argiluna eta ehundurak uztartuz, proportzioa eta ikuspuntua zainduz, emaitza ikusgarriak lor ditzakegu, modu klasikoan bada ere. Hemen dituzue ikusgai bi lan eta bukatzean besteak ere.