2009/10/30

4DBH PLASTIKA BASOA


Udazkena, hostoak, orbela, izkutuko mundua, uzaina, haizea, ohiuak, soinuak, bizia, natura, amalurra...BASOA...Zer da guretzat, euskaldunontzat? irudikatu dezagun nahi duguna.

4DBH PLASTIKA KOLORE BAKARREAN


Gosaria aitzakitzat hartu eta kolore bat aukeratu dugu: urdina hotza izatekotan, edo hori eta laranjaren artekoa beroa izatekotan. Diseinu grafikoan estiloa izanik edo eta ekonomikoki kolore batean merkeago delako, beharrezkoa da ikastea kolore batean, zurira eta beltzera garapen kromatikoa aberastuz, lan interesgarriak egin daitezkeela. Lan guztiak betiko lekuan daude jeitsi eta zure Blogera igotzeko.

4DBH PLASTIKA TXORROTADAK


Ze gozamena pintura likidoa askatasunez botatzea paperean, sormena, eta ideia plastikara definitu gabea elkarrizketatzea. Zer galdetu? zer erantzun du? Ez badakigu ere, hortan datza ariketaren haria. Bi kolore, txorrotadak, nahigabetasuna, behaketa, ezjakintasuna, ondo pasatzea, abstrakzioa, borroka, adiskidetasuna, dantza...zer deritzozu?

2009/10/27

KUTXA KUBOAN ERAKUSKETA




Joan ahal duzunean, lagunekin edo familiarekin, Zurriolara Kutxa Kuboan ALIEN filmaren diseinu egileak ekarri duen erakusketara. Hemen KLIKATU eta Kuboko web orrira zoaz.

2009/10/20

4 DBH ARGAZKIGINTZA

3 argazki digital egin eta bakoitzak bere Blogera igo behar dituzue. Etxean atera behar dituzue, eta kontzeptuak hobeto ulertzeko Interneteko wikipedia edo antzekoak erabili, irakasleari galdetu edo etxean zaudetenez laguntza eskatu. Kontzeptu hoiekin sormena libre! Epea Azaroak 3. Honako gaiak eta ezaugarriak dituzten 3 argazki:

1- ILUNTASUNA
2- ERRUSTIKOA
3- KURBATURA

2009/10/16

4DBH PLASTIKA: OBJEKTUA, ARGIA ETA ADIERAZPENA SAKONTZEN


Irudikatzeko modua, pentsatu eta irudimena martxan jarri, eraldatu, erabaki...eskuak, teknika, formatoa, objektua...Atzo bukatu eta atzo eguerditik daude hor. Inork igo ez dituenez ea asteburuan animatzen zareten!!Lan guztiak betiko lekuan,...eskuinean dago ezteka: aurtengo lanak

2009/10/10

2 DBH TENPERA ZIRKULU KROMATIKOA - KARTELA




Zirkulu kromatikoa egin eta koloreak ondo sailkatzen ikasirik, ekin diezaiogun aplikatzera benetazko egitasmotan, Teknika kolaxa izanik, kartela egingo dugu: Gaia, itxura, koloreak, konposizioa, funtzioa, adierazpena, diseinua, erakargarritasuna. Jo internetera adibideak eta ideiak ikustera, klikatu hemen. Gehiago hemen.



2009/10/07

1.DBHn OINARRIZKO ELEMENTU PLASTIKOAK AZTERTZEN...


Etxetik eskolarako bidean PUNTUA bilatzen aritu gara, bai eta errealitate hori puntuz osatuta ikusi ere!!!!


Ondoren, puntuak dantzan jarriz, marrak agertuko omen dira...zuzenak, makurrak, etenak, lodiak,...

http://www.slideshare.net/cnavime/la-linea-como-elemento-expresivo












-----////((())=== 3 lodiera ezberdinetako errotuladore beltzak erabiliz eguzkia, hodeiak, mendiak, zuhaitzak, hesia eta baratze bat irudikatu ditugu!!!


Eta ondoren, kolorea eta IRUDIMENA gehitu eta errealitate ezberdin asko marrez bete ditugu!!!!

2009/10/06

4DBH PLASTIKA PERSPEKTIBA ETA ARGILUNA




8B arkatzak ostiralean iritsiko zain, ahal izan dugun neurrian egurra eman diogu geneuzkan arkatzei eta kea dariola utzi ditugu. Emaitzak hemen Blogetan txertatzeko.

2009/10/05

3DBH DISEINUA PROGRAMA BEKTORIALAK

3DBH ARGILUNA KOLORETAN


Udazken loreak, sasi arteko loreak, basamortuko loreak. Loreak lore sasiak sasi bakoitzak ditu bere ezaugarri propioak. Lan honetan notak oso kaskarrak atera dira F taldean. Ikusi behar zer gertatuko den G eta H taldeetan. Hala ere, lan txukunak beti ageri dira. Ikusteko denak klikatu eskuinaldeko AURTENGO ETA IAZKO LANAK eztekan.

2009/10/04

3 DBH MARRAZKIA ZURIBELTZEZ

ZURI BELTZA ETA GRISAK
Hemen daukazue ikusgai aspaldiko telebistarik ez zen garaiko Zinema munduko artista famatua, Greta Garbo. Bere ezaugarri gehiago jakiteko bisitatu Wikipedia.
Etxean patxada osoz ARKATZA hartu, 6B bada askoz hobe, A5 neurrian orri zuri arruntean ( A4 erditik moztua )irudia interpretatu. Lortu behar da:
marrazkia eta giza irudiaren neurriak proportzionalak izatea,
zuria, beltza eta hiru gris behintzat lortzea,
hilearen eta erroparen ehundurak.

Internetaz baliatu eta marrazkiari ekin.

4DBH PLASTIKA: OBJEKTUA, ARGIA ETA ADIERAZPENA



Klaustroa gaia izan dugu...perspektiba, argiluna, proportzioa eta naturalismoa. Lan luzea eta neketsua, baina fruitu onak eman dituena. Asko ikasi dugu. Orain, askatasun gehiagorekin zalantzak ere handituko dira. Eremu ezezagunak gure alde jartzean datza gakoa. Laguntzeko Picasso artegile handiaren lana izango dugu erreferentzia. Bere lanen artean, naturalismotik gehien urruntzen diren lanetatik edango dugu...

2009/10/01

GASTEIZ GOOGLE EARTHEN



4 DBHko INFORMATIKAKO ikasleek ariketa hau burutu behar duzue datorren astearterako, Urriak 6rako, arratsaldeko 20:00rako. Google Earth erabiliz bideo grabaketa eta irudiaren mapa, Earth edo Maps erabiliz. Irudi eraldatzailea eta Grabatzailea jaso behar dituzue.