2009/09/28

2 DBH A AKUARELA LIBURUAK



Artea buruan eta ibili munduan. 2 dbhko A taldeko akuarelako lanak. Klikatu HEMEN lan guztiak Picasako karpetetan online ikusteko.

2.DBH C eta D taldeak



Liburuen lan gehiago!!HEMEN eta HEMEN

1 DBH ARTISAUTZA ARRAINAK






Jo ta su lanean dihardute 1 dbhko ikasleek. Hauena bai energia positiboa. Priektu luzea bada ere ari dira gauzak lotzen, sortzen eta uzte dugu ongi pasatzen ere. Ikusi lan hauek HEMEN

3DBH HIZKUNTZA PLASTIKOA EXPRESIONISMOA MARRAZKIAK



Tenperaz eginiko marrazkiak ikusi eta bakoitzak igo dezala bere Blogera nota jarri ahal izateko. Lanak ikusteko jo honera

4DBH PLASTIKA expresionismoa


Oilarra gaia izanik, A3 neurrian egindako marrazkia. Lanak HEMEN, gero hartu eta ikasle bakoitzat bere Blogean txertatzeko.

2 A B DBH MARRAZKIAK BASOA


A eta B taldeen lanak HEMEN ikusgai

2009/09/23

2 DBH AKUARELA LIBURUAK




Argiluna lantzen hasi, era sinplean, gero konplexuan, eta orain akuarelarekin kolorearen argiztapena lortzen, konposizioa erabakitzen eta ehundura nola ez. Plastikaren mundua, txo! Lan guztiak ez, oraingoz daudenak ikusgai hemen klikatu.

3DBH HIZKUNTZA PLASTIKOA EXPRESIONISMOA






Arkatzetik urrunago, A3 neurrian, objektua marraztu dugu tenperen zuribeltzezko txorrotadak eta hatzak erabiliz. Hona hemen emaitzak.

4 DBH PLASTIKA MARRAZKIA 2D KART URDINA






Ohitura akademisiztak diraute indartsu gure gizartean: naturaltasuna, perspektiba, argiluna,... DBH mailan argi ikusten da ikasleak gai artistikoak lantzeko garaian hartzen dituen jarreretan. Ohitura, hesi, muga eta bide okerrak sahiestu eta prozedura eta ideia irekietara erakar behar ditugu. XX. Mende haseratik lortutako iraultza intelektualak arte eremuan jarrera, prozedura eta kontzeptu irekiak eskeintzen dizkigu. Ikasleak, gero, bere proiektu edo ideiaren arabera egokien datorkiona erabil dezan.
Hasteko, Mondrianen lana analizatzen ari diren bitartean kolore planoekin hasi gara irudiak marrazten, kolaxa teknikarekin A3 neurrian. Ikusi lan guztiak hemen.

2009/09/20

URRIAK 8: 4 DBH OSOA GASTEIZKO KATEDRAL ZAHARRA IKUSTERA


Ikastetxeko maila guztietan ikasturte haseran egiten diren eguneko eta egun batzuetarako txangoak oso positiboak direla ondorioztatzen direnez, Gasteizera bidaia proposatu dugu plastika arlotik eta onartu da. Urriak 8an goaz 4DBH osoa. 8.30tan autobusez Ikastetxetik irten eta 15.00 aldera itzuli. Gasteizen Alde Zaharra, erdi arokoa, eta Katedrala bisitatuko ditugu eta ikasleei atsedenalditxoa ere emango diegu. Zehaztasun gehiago ikasgelan bertan. On egin!
Gasteizko Katedralaren web orria

2009/09/18

2009/09/13





3. mailako Teknika Artistikoak!!!!

Zaila da eskolan hasi eta bapatean uda ahaztea. Ekarritako harri berde horri begiratu eta eguzkiak berriro ere berotzen gaituela dirudi ...eskerrak zuri, bai, "souvenir"moduan patrikan sartu zintudan horri!!!!!

http://www.dhub-bcn.cat/es/exposicions/fitxa/13


2009/09/11

4DBH PLASTIKA IKONIZITATEA


Kaixo, 4 Plastikako ikasle. Ikonizitatea lantzerakoan lagungarri etorriko zaizkigulakoan hemen dituzu hiru bideo. Bi hemen eta hirugarrena Mondriani buruz. Blog honetan zehar dabil. Aurkitu. Youtubetik hartuta daude. Nahi izanez gero, hara joan eta mordoa dituzu.

3DBH HIZKUNTZA PLASTIKOA EXPRESIONISMOA

Aurrena arkatzarekin, gero ikatzarekin. Tintarekin pintzela, kotoia, hatzak, ura, zapiak, kartoiak...adierazpena, ideia eta errepresentazioarekin dantzan gure marrazkiak itxura alda dezake teknikaren arabera. Saurarekin hasi, kaligrafia txinarra ezagutu eta objetoa marraztu arte 6 marrazki ezberdin burutuko ditugu.

Hala ere, nahiz eta konparazioak gorrotagarriak izan, hemen beste prozedura eta helburuekin datorren marrazkia ikusiko dugu. Ikasteko balioko duelakoan...

2009/09/10

4DBH PLASTIKA GIDOIA


Twitter. Laburtuta dauden eragiketa zerrenda. Hemen dituzu, 4 Plastikako ikasle, egiten ari garen eta egingo ditugun hurrengo saioen etiketak. Ikusteko klikatu hemen.

4DBH INFORMATIKA B GIDOIA


Dokumentu honekin zera lortu nahi da: gelako erritmoa markatu eta ikasleari jakinarazteko zer egiten ari garen eta zer egingo dugun modu laburrean, twitter moduan


ikusi hemen

2009/09/06

PLASTIKA GELAKO ARAUAK

Kaixo, Ikasturte berria hastera goaz eta gauzak argi jarri behar dira denon ongizatea bermatzeko eta batez ere ikaslearen eskubide guztiak zain ditzagun eta era berean ikasle eta irakasle bakoitzari betebeharrak eskatu. Helburu nagusia ikasleak hezkuntza proiektuan, legeari begira, helburuak osoki lortzean datza. Ekin diezaiogun erronka horri eta arauak helburu nagusia betetzeko ataltxo bat besterik ez badira ere,...

Lehen eguneko gosaria!!!!

Zein garrantzitsua den eskolara behar den bezala gosalduta etortzea!
Hona hemen errezetarik onena ...

0910 IKASTURTEBERRIA 4DBH PLASTIKAN

Kaixo Plastikako 4DBHko ikasleak! Ongietorri eta bete honako galdetegia:

0910 IKASTURTEBERRIA 4DBH INFORMATIKAN


Kaixo eta ikasturteberrion!
Datorren galdetegia osatuz hasiko dugu ikasturtea. Gero, guztion artean proposamenak egingo ditugu, behin irakasleak eskubide eta betebeharrak aipatu eta ARAUAK zerrendatutakoan.