2009/06/15

GRAFFITI FESTA IKASTETXEKO FESTAN



Ikastexean dauzkagun graffitizaleak proposatu zuten, berriz ere, ikasgela orduetatik at hormak espraiak erabiliz artelanez janztea. Zuzendaritza eta diruzainaren onespenaren ondoren ostiralean hasi eta larunbatean, jai egunean, jarraitu zuten. Amaitu ez baina aurki izango ditugu bukatuta. Argazki hauek ilustratzeko balio digute eta Aneren dantzak ikasleek lanean zein ongi pasatzen dutenaren demostrazioa. Argazkiak ikusteko klikatu hemen. video

2009/06/13

3DBH AZKEN LANAK IKUSGAI


3DBHkoen lanak zintzilik daude dagoeneko ONLINE. Ikusteko modua Plastikako Blog honetatik erraz egin daiteke. Hitz hauen bukaeran klikatuta edo baita ere eskubiko aldean PLASTIKAKO LANAK jartzen duen gainean xaguaz zapalduta. Lanak hemen.










2009/06/11

2DBH A KORAPILOA



2DBHko A taldekoak amaitu dugu ikasturtea. Azken
lanak burutu eta notak ia guztiak jarrita daude. Astelehena izango da ebaluaketako nota jakin eta erreklamazioak egiteko unea. Hala ere, lanak egiterakoan ikasten dena inork kendu ezin duela eta, hemen ditugu ikasleen azken marrazkiak koloretan gure adimenaren gozogarri. Lan gehienak ikusteko klikatu hemen.

2009/06/10

3DBH AZKEN LANAK


Denok ari gara lanak bukatzen, uda aurreko su festan apunteak eta nekeak erretzeko prest. 3DBHko plastikako ikasleek ostiralerako eman behar dituzue azken lanak: Aurpegia edo erretratoaren artelana( eskura, digitalki ala epostaz), erliebearen marrazkia, ehundurarena, arkatzezko aurpegiarena eta 2D konposizioarena.

2009/06/02

4DBH INFOR MULTIMEDIA IRAGARKIA

videoGaitasun digitalaren inguruan, ikasleak Multimedia eremuan, ikusentzunezko hizkuntza analizatu, interpretatu eta ekoizteko lanaren emaitza dakusazue hemen. Komunikazioa, semiotika, adierazpena, narratiba eta teknika. Irudia eta soinua. Ikaslearen kultura garapenean, gaur egun bizi dugun gizartean, azken teknologiak etab, eremu digitalak daukan baliabide aniztasuna ulertu eta erabiltzeko gaitasunak asko lagunduko diolakoan gaude, beste balore aberasgarriekin lotuta beti. Aurkezpenak egiterakoan, ideiak azaltzerakoan, apunteak egiterakoan, pentsamenduaren tresna gisa erabiltzerakoan balioko diolakoan hemen dituzue ikusgai lanak... video video video video video video video video video video

4DBH BUZTINA


Ikasturte amaiera dator. Plastikako ikasleak dena gaindituz gero beste bideak jorratuko dituzte merezitako oporren ondoren. Agurtzeko, azken egun hauetan, buztina ez lehortzeko gure malko pozgarriak eta oroitzapen onekoak erabiliko ditugu...Ondo segi!!!

4DBH ZINTAREKIN PASILOAN



Aukeratuta irudia eta pasiloko kokapena lanean aritu dira Plastikako ikasleak talde lanean zinta eta kuterrarekin gora, behera, aurrera eta atzera. Murala bailitzan ikusten dira zinta marroizko marrazkiak. Ea zenbat irauten duten hormetan...Argazki guztiak ikusteko klikatu hemen.

4DBH TEKNIKA LIBREA. KALEA



Ikasturtean zehar ikasitakoaren laburpen gisa marrazki edo artelana egin dugu gaia kalea izanik. Ikasleen indarrak etzeuden egoera onenenean, batez ere sormen eta ausardia aldetik. Naturaletik marrazten den moduan gailendu zaigu oraingoan ere. Hala ere, lan asko egin dute gehienek eta ikusgai dituzue klikatuz gero hemen.

1DBH ARTISAUTZA MOSAIKOA


Azkenean, nahiz eta lanak bukatuak ez izan, helburuak lortutzat eman ditugu eta denbora behar genuenez hurrengo eta azken ariketa egiteko lanen argazkiak atera ditugu prozedurari amaiera emanez. Badakizuenez, ariketa honetan talde lana lantzen zen, mosaikoa ikertu eta analizatu ondoren, irudia aukeratu, egokitu eta teselak egin eta koloreak antolatuz. Argazki guztiak hemen.