2009/04/28

1DBH ARTISAUTZA TALDE LANEAN MOSAIKOA

Geroz eta aberatsagoa da talde lanean aritzea. Unibertsitate karrera askotan ere beharrezkotzat jotzen da taldean lan egiteko gaitasuna. Ideia hori landuz ariketa planteatu da. Taldeak 4 eta 5 ikaslez osatuak izango dira. Artisautzako bi taldeak elkartu eta Greziako Alejandro Magnoren mosaikoa (Google Irudiak) , Ekialde Hurbileko Azoketako irudiak mosaikoak egiten(youtubetik) eta Gaudiren Guell Parkea (youtubetik) erakutsi dizkiegu. Jarraian ideia pentsatu eta etxean irudiak lortu. Kartulina kolore guztiak zati txikietan, Teselak, moztu edonork eskura izateko. Hurrengo saioetan paper handia moztu, marrazkia neurri handian egin eta Teselak koloreen arabera itsatsi. Ea mosaikoak nola geratzen diren... video

2009/04/27

3DBH DISEINUA ANIMAZIOAK MARTXAN

























3DBH ko Diseinuko ikasleen lan batzuk ditugu hemen. Bilduma guztia amaitutakoan zintzilikatuko ditugu Picasa eta Youtuben. WEB, BLOG eta MULTIMEDIArako balio dezaketen animazio digitalak sortzen ari gara. Irudi geldoa landu dugu Kartela eginez. Ikasle bati Mugikorra lapurtu zioten eta horren inguruan, lapurketen inguruan, kontzientziazio lana burutzen saiatu gara.
Ondoren Ordularia gaitzat hartuta GIF animazioak sortu ditugu. Ordulariak GOOGLE IRUDIAK erabiliz aurkitu ditugu eta Irudiak eraldatzeko softwareak erabiliz, Edizio aginduak, Kolorea, Ehundura, Argia, Ordularia definitu dugu gero animatzeko.
Azkenik, nahiz eta FLASH CS4 ezagutu, Adoberen Image Ready erabili dugu animazioak gauzatzeko. Lehenik kapetan irudiak antolatu eta ondoren Animazio lehioan mugimendua sortu.
Behin ordularia animatuta PROIEKTU librea egin behar du ikasle bakoitzak. Minutu baten inguruan. Gaia lotu eta zer nahi den adierazi argi edukita animazio libreari ekin. Image Readyrekin irudiak animatutakoan MOVIE MAKERen soinua,efektuak,musika eta hitzak sartuko dizkiogu.
video

2009/04/21

4DBH ARTIUMERA MAIATZAK 8an


4DBHKO IKASLEAK GASTEIZKO ALDE ZAHAR ETA KATEDRALEAN BARRENA. ONDOAN ARTIUM. ERDI ARO ETA ARO POSTMODERNOA.


Maiatzak 8. Udaberria. Ikasturtearen azken taupadak. Laster hasiko dira azken azterketak, izerdi eta larridurak. Aurreratuz egoera horri eta Plastika mintegitik maila guztira zabalduz Gasteizera bidaia antolatu dugu. 08:30etan atera Lauaizetatik eta 14:30etarako itzuli. Helburu nagusia Arte garaikidea eta Erdi Aroko eraikuntza eta kulturak ezagutu eta uztartzea nolabait esatekotan. Bitartean, bidai atsegina burutu eta hiri honetaz ikaskideekin gozatu. 

ARTIUMKLIKATU WEB ORRIRA JOATEKO

Bere ingurunearekin konprometitua dagoen zentro-museo irekia da, hezkuntza xede oinarrizko bat duena: adin guztietako jendea egungo sortze lanarekin harremanetan jartzea. Heziketa espiritu hori helburu, ARTIUMek era askotako jarduerak antolatzen ditu, bai zentro-museoaz familia giroan gozatzeko, bai gazteak beren interesen arabera egokitutako arte garaikidera hurbiltzeko, bai eta egungo kulturara iristeko zailtasunak dituzten giza-taldeei iritsen laguntzeko ere.

Ikasleentzat tailerrak antolatzen dira arratsaldetan: animazioak nola egin, zure eskuko telefonoaz filmak nola egin, zerorren web orria modu erakargarri batean nola egin, argazki digitalak nola manipulatu, zapata kutxa batekin argazkiak nola egin.

KATEDRALAKLIKATU WEB ORRIRA JOATEKO

Gunerik zaharrenaren bilakaera historikoa adierazten duten planoetan argi ikusten da Katedrala Erdi Aroko harresiaren osagaia izan zela. Horregatik dira hain sendoak garai batean itsuak ziren iparraldeko hormak. Eta horregatik egin zuten eraikinaren egitura osoa zeharkatzen duen harresiko erronda-pasabidea ere.Gurutzaduraren hegoaldetik atariko ipar-mendebaldeko izkinaraino heltzen zen pasabidea, eta girola osoa, transeptua eta elizaren iparraldeko nabea inguratzen zituen.


http://www.catedralvitoria.com/images/espacio.gif