2009/03/31

4DBH TALDEKAKO LANA

Gorputz heziketa, Plastika eta Informatikaren arteko zeharkako ariketak egiten saiatu gara. Helburua talde lana bultzatzea izan da. Partehartzea ez da maila berekoa izan, baina hemen ikus dezakezuen bideo honetan, bai jarrera eta bai talde lana bikainekoa izan da. Ikasleak ondo pasatu dute. Landutako prozedurak eta edukiak analizatu eta gero ikasgelan ondorioak atera beharko dira.




video

4DBH INFORMATIKA: FLASH MULTIMEDIA

Apirileko opor mereziak hartzera goazen une hau da egokia 15 jai egun ondoren Ikastetxera itzultzean ikasturtearen azken txanpan egingo dugunaren inguruan zertxobait prestatzeko.
3D diseinua eta animazioa ikusi dugu. Baita ImageReady erabiliz GIF animatuak ere. Orain, Movie Makerrekin ari gara irudiak, bideoak eta soinuarekin editatzen. Oporretan lasai lasai etxean Publizitateko iragarkia egiten saiatuko gara: zerbait, produkturen bat iragarriz.
Oporretatik bueltan, pilak kargatuta, iragarkiak zuzendu eta amaitutzat eman ondoren Multimedia munduan indar handia eta potentzialitate luzea duen FLASH programarekin arituko gara. Ezin badugu ere guztiz menderatu Blog, Web edo Animazio batean txertatzeko eszenak egingo ditugu...
video

2009/03/30

4DBH PLASTIKA: TONU BATEAN




Iaz bezala, 4DBHko Plastikako ikasleak eta gonbidatuak( Diberrekoak, Frantsezekoak eta Informatikakoak) Gasteizera goaz Artium, Alde Zaharra eta Katedrala bisitatzera. Joan baino lehen Artearen Historian eman diren Arte mugimendu aurrerakoienak gainetik analizatuko ditugu. Ideia eta teknikak aztertuko ditugu: Kubismoa, Dadaismoa, Minimal, Land Art, Pop Art, Happening, Instalazioak,...
Iaz Artiumen ikusitako lan bat interpretatuko dugu pasiloetan.
Talde lana izango da, Lehenik, irudia aukeratuko dugu. Ondoren, irudia lantzeko softwarearekin zuri eta marroira laburtuko dugu. Zuria horma izango da eta marroia enbalatzeko zinta zabala kuterraz definituta.
Pasiloan txoko edo lekuren bat aukeratu eta ekin...

2009/03/28

EUSKARAREN ASTEAN GRAFFITIA

3DBH eta 4DBHko ikasle batzuek proposatuta Ikastetxearen zabalerako horman GRAFFITIAK egiten aritu gara 2009ko martxoaren 27 honetan. 8,30etan elkartu eta 14,15 arte. Ikasleak margotzen gozatu dute eta ikusleak ere ikusten. Bideoz eta argazkiz jarraitu dugu prozesua gero nahi duenarentzat ikasten laguntzeko baliogarri izango delakoan. Altxorra daukagu esku artean...Trailerra aurreratzen dizuegu... video

EUSKARA ASTEAN ARGAZKI LEHIAKETA


Argazkiak atera ondoren etxera eraman behar ziren. Etxean, aurkezteko direnak prestatu eta Plastikako irakasleari eman behar zaizkio. 4 atal  edo gai daude parte hartzeko:

1- ESPAZIOA. LEKUA.
2- GIZA IRUDIA.
3- EUSKARA. KORRIKA. HIZKUNTZA.
4- LIBREA.

Argazkiak aurkezteko moduak:

A- Irudiak 100k edo antzerako neurrira egokitu (1Megakoa agian ez du utziko) eta epostaz bidali, ikaslearen izena eta argazkiaren gaia eta izenburua jarrita eposta honetara: mikelplastika@hotmail.com

B- USBn Plastikako irakasleari eman ikaslearen izena eta argazkiaren gaia eta izenburua jarrita

C- Argazki kamera ikastetxera ekarri eta bertan Plastikako irakasleari eman

D- CD edo DVDn ekarri (garestiago denez ez da gomendatuko).

Behin epaimahaia elkartu eta sariak banatzeko Blog honetan iragarriko ditugu irabazleen izenak.

EUSKARAREN ASTEAN FESTA GIROA

Plastika mintegitik ardura batzuk hartu genituen Euskararen Asterako. Programatutako jardueretan laguntzeaz gain ikasleekin bi ekintza plastiko prestatu eta burutu genituen. Batetik, Ikastetxeko zabalera osoan GRAFFITI margoketa. Bestetik, gorputz hezkuntza landuz, AEROBITOIA deitu diogun multzo handiko taldean ereduei jarraituta eginiko dantza. Azken hau burutzeko, 3DBHko neska talde batek musika aukeratu eta koreografia antolatu zuen. Ikastetxeko atezainak Megafonia orokorra eskeini zigun eta hari MP4a erantsi genion, ondoan ikasle bat PLAY eta PAUSE kontrolatzen. Musikako irakasleak Megafono txiki mugikorra lortu zigun mikrofono lanak egiteko, ezbaikenuen soinu ekiporik. Beste irakasle batzuk 4DBHko ikasleak animatu zituzten eta emaitza polita atera zen. Irudi eskubideak negoziatzen ari garen bitartean hemen daukazue dantzaren zatitxo bat, non jendea ezin den ezagutu...ONGI ETORRI KORRIKARI eta ON EGIN! video

2009/03/26

3DBH PLASTIKA

Hasi dira ikasleak puskak, egiturak eta azpiegiturak antolatzen. Batzuek kurbaren diseinua aukeratu dute, besteak puska handi eta txikiak elkartzen ari dira. Aurreko lanean, hilerriarena, ikasle bakoitzak egindako ikerketa, dokumentazio eta ideiaren eta adierazpenaren lanketak garrantzia zuen, noski, baina marrazterakoan maila ezberdinak lortu ziren. Ikasle batzuei konfidantza eta formazio pixkat falta zitzaielako. Oraingo honetan teknika eta metodologia honek ikasle guztiak maila berdinean jarriko ditu abiapuntuan. Bakoitzaren gogoak, indarrak, ideiak, pertzeptzio eta garapenak jarriko du norbera bere tokian. Laster emaitzak hemen.

2009/03/25

4DBH INFORMATIKA. GURE APUNTEAK SORTU


VOZME.COM

4DBHko INFORMATIKA aukerako ikasleak bide berriak jorratzera doaz...batxilerra bezala. Ikasten jarraitzeko eta azken teknologia eta multimediarekin hazi eta hezitako belaunaldi berri hauek inor baino hobe murgiltzen dira ur hauetan. Baina itsasoak aurpegi asko ditu eta errespetoa zor diogu gure hobebeharrez. Mundu eraldakor honetan, internet, ordenadoreak eta multimedia eremuan, baliabide aberasgarriak daude, baitaere WEB 2.0 bezalako filosofia eta egitasmo interesgarriak. 
Gaur, testua MP3an bihurtzeko doako programa ezagutuko dugu. Edozein testu hartu eta kopiatu programa honetan eta MP3an bihurtuko du. Ez da instalatu behar. Horrelako gehiago badaude baina bat ezagutu lehenik eta ondoren ikertuz...
Testua mementuan bertan idatzi daiteke, edozein dokumentutik ekarri eta kopiatu, eta bertan editatu daiteke ere. Ahotsa aukeratu daiteke, emakumezkoarena, gizonezkoarena, etab.
Horrela, MP3 edo MP4 entzuten ari garela, musikaz gain apunteak entzun eta ikas ditzakegu horrela nahi izanez gero egokitzen zaigun unean: txirrinduaz goazela, trenez, etab.
Hala ere, ez da punta puntako audioa lortzen, euskaraz ez dago eta euskarazko testua gaztelaniazko azentuarekin moldatzen du, robot baten moduan eta tonu bitxi batean...frogatu eta erabilgarritasuna norberak baloratu beharko du...

2009/03/24

3DBH DISEINUA ZIGILUAK















3. Ebaluaketa hasteko bi saiotan egiteko ariketa planteatu da. Irudi grafikoarekin neurriak lantzeko parada. Zigilua hartu dugu gaitzat. Googletaz baliatuz zigiluen irudiak bildu ditugu erreferente gisa. Denak ikusteko Klikatu hemen.

2009/03/18

3DBH KONPOSIZIO ABSTRAKTOA ZURIBELTZEAN


Ondoko irudia adibidea da. Adibide gehiago Blog honetako eskubialdean kokaturik dagoen Plastikako lanak atalean dituzue, aurtengoan izan beharrean Beste ikasturtetako ikasleen lanak ikusgai jartzen duen lekuan klikaturik.
Lana egiteko teknika eta formatoa zehaztu dugu ikasgelan, helburuak eta prozeduren irizpideak ere. Formak sortu, eraldatu eta egokiena bilatu behar da. Formen artean erlazioa sortuko da. Erlazio ezberdinen artean erlazioak, loturak eta konpatibilitate mailak ere. Erabakiak hartu beharko dira. Aukera asko sor daitezke.
Forma sinpleak, konplexuak, geometrikoak, organikoak, angelu zuzenak, zorrotzak, kurba luzeak, motzak, etenak, hausturak, gurutzaketak, gainjartzeak, izkutaketak, sakonera, egitura polisemikoak, errepikapenak, erritmoa, antolaketa orekatua ala kaotikoa, ierarkiak, neurriak,...

2009/03/14

4DBH PLASTIKA: KOLOREA ABSTRAKZIOA


Margoketa konposizio abstraktoan konplexua bezain sinplea izan daiteke. Sinplea? Nor ausartu daiteke kontzeptu horrekin? Minimal Art, Expresionismo abstraktoa, Dripping delakoa, Oteizaren lana,Tapies,...Plastikan ikasleei lan asko ematen dien prozedurari ekin genion. Arrazoitua ez zegoen kontrolik gabeko txorrotadetatik abiatzea. Koloretako tenpera potoak likido eran. Txorrotadak. Konposizio abstraktoak. Helburua kolore gamak bilatu, garatu, aberastu, aldendu, hurbildu eta koloreen tenperaturak aztertzea armoniak eta kontrasteak sortuz.
Ondoko irudi hau eta besteak ikusi hemen.

2DBH INFORMATIKA: PUBLIZITATEA



2DBHko INFORMATIKA aukerako ikasleek lan asko egiten dute. Argi dago informatikaren eremua oso motibagarria zaiela. Kafetegi baten publizitate kartela diseinatu behar zuten. Irudiak aukeratu, konposizioa eta ideia uztartu eta... emaitza guztiak hemen.

2009/03/12

2DBH 2A KOMIKIA ORDENAGAILUZ













2Ako ikasleek komikia ordenagailuz egitea erabaki zuten Photoshop programa erabiliz. Arkatzez edo errotugailuz oso ongi geratu daiteke baina erabakia hartua genuen. Ez genuen ordea Informatika gela beti eskura. Ondorioz, etxean eta ikasgelan, presaka eta zalapartaka lortu genuen zerbait txukuna egitea. Ikusgai hemen.

4DBH PLASTIKA MARRAZKIA: ARGILUNA

Argia, itzala, marra gutxi, marra asko, nolako marra, hautsia, indartsua, azkarra, oreka, adierazpena, forma...Arbelean prozedura erakutsi eta ikasle bakoitzak bere diseinua garatu du.
A4 neurriko paper zurian eta 3 lodiera ezberdineko errotulagailu beltzak erabili ditugu.
Marrazki guztiak hemen.

DANTZA ETA IKUS HEZKUNTZA



Bi ikasle dantzarako prestatu dira giza gorputzaren adierazpen maila hitzez ezin denez ikusmenaren eta entzumenaren bitartez antzemateko.

2009/03/11

1DBH ARTISAUTZA buztina erliebea









Buztina landu dugu txarrokak eta irudi ezberdinak eginez. Azken lana buztin zatia lehortzen utzi eta erliebea eta kontraerliebea eginez marrazkia osatzea. Batzuetan zatiak hautsi eta Erromatar garaiko aztarnak dirudite. Lan guztiak ikusteko klikatu hemen.

3DBH TINTA TXINARRA: HILERRIA


Lauaizeta BHI gure ikastetxea Donostiako hilerriaren ondoan dago, hormari ukitzen. Donostiako hilerri bakarra da. Handia, Euskal Herriko zati honen Historiako pasaguneak kontatu eta ezkutatzen dizkigunak. Polloe. Gizartearen maila sozialak, kultura aniztasuna, erlijioa, sinbolismoa, diseinua, fusilatuak, errepublikanoak, ateoak,...hainbat istorio...Europar Batasuneko lan talde batek proposatu du Patrimonio gisa...

Hori dela eta, ikasleei proposatu zaie hilerria marrazkirako gai. Argazkiak atera ditugu Polloen bertan. Plastikan proiektorea erabiliz denon artean ikusi eta aztertu ditugu hilerriaren ezaugarri nagusiak: formak, argia, testura, konposizioa, adierazpena,...Trikuharriak, Egiptoko piramideak, kristau hilerriak,...Marrazki guztiak ikusteko klikatu hemen.


2009/03/09

4DBH PLASTIKA GIZA IRUDIA: AURPEGIA






Giza irudia, aurpegian oinarrituta, landu dugu. Artearen Historian XX. mendearen haseran emandako ikuspegi aldaketak, argazki makinaren asmatzearekin lotuta, Internetetik bilatuta denok batera ikusi ditugu eta analizatu ikasgelako kainoiarekin, bai argazki eta bai bideoak.
Ondoren, bi planteamendu ezberdin garatu ditugu. Batetik, taldekako lana egutegi handi batzuen gainean koloretako tenperaz irudi orijinala berinterpretatuz. Bestetik, banakako lana zuribeltzean eta ikatza erabiliz, aldizkarietatik hautatutako aurpegiak nahi moduan marraztuz.
Ikasleen lan gehiago ikusi nahi? klikatu hemen.

3DBH DISEINUA






diseinu grafikoa
ZAPATA TAKOIDUN ARROSAK ZITUEN EMAKUMEA izenburua aitzakitzat hartuta liburu azala diseinatzeko erronka zuten ikasleek. Prozedurak mamituta eta teknika lagun sormena garatu eta ikasleari uzta eskatzeko garaia heldu da...Lan guztiak hemen.

2009/03/07

AUTOCAD 4DBH MARRAZKETA TEKNIKOA LANTZEN

video video video video4 BIDEOAK JARRAIAN DUTE FUNTSA BAINA 4 KLIK EGIN ETA BATERA IKUS DITZAKEZU.Ikasturte honetako bigarren ebaluaketaren azken 2 astetan Marrazketa teknikoa lantzen hasi gara. Horretarako Autocad eta 3DMAX programak erabiliko ditugu: 2D eta 3D lantzeko, forma eta piezen analisia eta argazki errealismoa ere.

2009/03/04

4DBH PLASTIKA ERROTUAK IKATZA PHOTOSHOP

video video videoBideo hauek prozedurak azaltzeko dira. Arkatza eta lodiera ezberdineko errotuekin zuhaitza buruz GUK MARRAZTU ETA GRABATU DUGU. Argiluna erabiliz eta marren kopurua, lodiera, izaera eta kokapenetan oinarrituta. Ondoan, beste bideoak PHOTOSHOP softwarearekin guk eginiko zuhaitza da, kolorea sartuz. Ikusi eta ea ikasteko balio duen

mondrian ikertzen

4DBH INFORMATIKA: GIF ANIMATUAK

Ikasleek eginiko GIF animatuak ikusgai ditugu hemen.

IKASLEAK MURALA EGITEN LABORATEGIAN

videoZegamako artegile hauek eskatu zuten pasatako azken udaberrian ikastetxeko laborategiko horman artelana egitea. Azterketa garaia izanda ere gogoz egindako lanarekin gozatu ederra jo zuten. Atsedenalditan eta klase orduetatik at denbora atera eta hemen duzue emaitza. Gustokoa?