2008/12/28

3DBH MOZORROTU ETA JOLASTU



Kaixo 3DBHko Lauaizetako ikasleak! Otsailak 20 inguruan IHAUTERIAK direnez MOZORROAK erabiliko ditugu PLASTIKAKO gai batzu lantzeko. Ikerketa eginez pertsonai historikoa aukeratuko dugu. Hala ere, aukera librea aitzaki bizirik dagoen edonor aukera dezakezue. Fikziozko pertsonaia ere aukera dezakezue!! 10etik 1 puntu eskura ahal izateko Urtarrilak 07rako Blog honetan erantzun TXUKUN: pertsonaiaren ezaugarri fisiko eta psikologiko nabarmenenak, historian zergatik izan den ezaguna, etab...zerbait laburra eta zehatza...ez ahaztu norberaren izena, abizena eta gela jartzea. URTEBERRION!

2A KOMIKIA SORTZEN
















KAIXO 2A KO IKASLE!
KOMIKIA EGITEN HASTEKO IDEIA PENTSATU BEHAR DUZU. HORRETARAKO, OPORRETAKO EGUNAK ERABILI ETA LAGUNTZA BILATU. BATETIK, ETXEKO SENIDEAK GABONETAKO EGUNETAN. BESTETIK, ETXEKO LIBURUAK, INTERNET, GOOGLE, YOUTUBE, WIKIPEDIA, UDAL LIBURUTEGIA, ZINEMA, TELEBISTA, IRUDIMENA...AUKERA GUZTIAK HORTXE DITUZU...10etik 1 puntu eskuratu ahal izateko BLOG honetan erantzun moduan zure istorioaren gidoia idatzi. Erraza da. Galdera hauek erantzun: ZER gertatuko da, NOLA, NON,ZEIN GARAITAN,ZENBAT DENBORAN, DRAMA ALA UMOREA, ZARATATSUA ALA ISILA, TENTSIO NARRATIBOA, PLANO MOTAK, ADIERAZPENA, MARRAZKI MOTA... URTEBERRION!

2008/12/17

PLASTIKA ETA IKUSIZKOEN HEZKUNTZA


Hemen daukazu Picassoren lan batzuen bilduma, bere hizkuntza plastikoaren aldaketak eta garapena aztergai. Zer ondorio atera dituzu?