2008/10/30

1 DBH: ARTISAUTZA TAILERRA
















KAIXOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOO!
Azkenean azaldu dira Plastikako Blogean 1DBHko ikasleak. Garaia zen! Hau sarrera da eta astebukaerarako, igande arratsalderako, lan guztiak ikusgai egongo dira. Zientzia pazientzia! On egin!

2008/10/11

4DBH plastika akuarelak


AKUARELAK
Gaia jarri dugu aitzaki gisa eta argiluna, perspektiba eta ehundura landu dugu.
Honako hau lanetariko bat da...denak ikusgai dituzue sarean gune honetan.

4DBH PLASTIKA ETA INFORMATIKA

4 DBHko ikasleak Plastika gelan ari zarete marrazten eta pintatzen, hizkuntza plastiko ezberdinak erabiliz eta teknikaren arabera hizkuntza horren ahalbidetasuna aberastuko da. Helburua ahaztu gabe, ideiak gauzatzeko, bide ezberdinak aurkituko ditugu. Batzutan ikertzeko eta ikasteko, bestetan adierazteko eta agian helburua bete betean asetuz. Horma irudia ia bukatuta, euskarri eta prozedura paregabeaz, banaka eta talde lanean, Plastika gelan lan ezberdinak burutuko ditugu: akuarela, errotulagailuak, koloretako tenpera likidoak, tinta txinarra eta kolaxa teknikak erabiliko ditugu argiluna, marrazkia, kolorea, ehundura, argia, espazioa lantzeko, pintzelkada eta ureztatze ezberdinak uztartuz, grafismo eta ikonizitate mailak aldatuz proposaturiko lanak burutu eta neurriko adierazpen maila egokituz. Paraleloki, etxean argazkigintza digitalaz baliatuz kontzeptuak landuko ditugu, teknika azkar, merke eta modernoaz ( bloga, emaila, pikasa, eskanerra, telefono mugikorra, inpresora, fotokopia,...). Ondoren, hor goian ikus dezakezuen adibide horretan, Diseinuko softwareak erabiliz GIF Animatuak egingo ditugu ( azalduko ikasgelan).

2008/10/08

3DBH MARRAZKIA

ZURI BELTZA ETA GRISAK
Hemen daukazue ikusgai aspaldiko telebistarik ez zen garaiko Zinema munduko artista famatua, Greta Garbo. Bere ezaugarri gehiago jakiteko bisitatu Wikipedia.
Klasean egindako lana hobetzeko etxean patxada osoz Internetaz baliatu eta marrazkiari ekin.