2008/09/25

IKUSI ETA IKASI ETA ONDO PASA!


Azkeneko saioa gaur izan da, iraileko azken egunean. Azkenak aipatuz koloreak ere azkenetan ziren...ez gorririk, ez urdin, ez beltz,...Azkenean argazki batzuk atera ditugu: ikusi hemen. Ikasleak lana fin egiteaz gain inor baino hobe ondo pasatzen dakite.

2008/09/24

MURALA AURRERA DOA...

Ikastetxeko ikasle artistak, plastikakoak noski, talde lanean horma irudia garatzen doaz. Langile finak eta pixkat matrakak, aurpegia pintatuz gain artelan interesgarria burutzera doaz. Galdutako ikasgaiak errekuperatuko dituzte experientzia aberasgarri honen truke. ON EGIN!
video

2008/09/21

4DBH PLASTIKA HORMA IRUDIAN





4DBHko Plastika Aukerako ikasleak horma irudia egiten hasi gara. Emaitza pixkanaka burutzen joango delarik prozeduretan murgilduta goxatzen hasi gara. Ea zer menu ateratzen zaigun horrelako jantziekin...Mila esker txirrindua oraingoz beste lekuren batean uzten ari zaretenoi...ON EGIN!

2008/09/13

4DBH PLASTIKA

Kurrikulu berrian hiru ardatz nabarmentzen dira: arte munduaren kodeak, arauak eta esanahiak ulertzea, hauek sortzeko prozedurak eta teknikak ezagutu eta erabiltzea, eta komunikatzeko eta adierazteko esparru gisa bideratzea.
Horretarako Neoplastizismoaren artegile nagusiaren lan analisia ezagutuko dugu: Mondrian. Gehiago jakiteko erabili Wikipedia entziklopedia birtuala, YOUTUBE, beste batzuren artean...

2008/09/10

PLASTIKA 0809


Ikasturte berri on!
Hau Lauaizeta DBHko Intxaurrondoko Ikastetxe Publikoko Plastikako Bloga da. Bertan, ikasle eta Plastikako irakaslearen ariketa, azalpen eta informazioa jaso, eman eta trukatzeko gunea sortuko dugu. Gehiago ikasteko, teknologia berrien aurrerapenez baliatzeko, ariketak ikusi eta borondate onez konparatzeko balioko duen esparrua...Ongi etorri bisitarioi!!